ABUZTUAK 22 – LEKUNBERRI (12:00) Nafarroako Bikotekako Aizkora txapelketa eta Nafarroako Harrijasotze Txapelketa
2021eko abuztuaren 22an ondorengo Herri Kirol Txapelketak jokatuko dira Lekunberrin (Euskalduna ostatuaren atzeko aldean), eguerdiko 12:00etan.
NAFARROAKO BIKOTEKAKO AIZKORA TXAPELKETA
Bikote bakoitzak moztu beharreko enborrak: Sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako
Bikoteak:
- Iker Vicente eta Iban Resano
- Jon Rekondo eta Eneko Saralegi
- Julen Kañamares eta Joxean Etxeberria
Oharra: Oier Kañamares aritzekoa zen Julenekin, baina mina hartuta dagoenez, bere ordez Joxean arituko da.
NAFARROAKO HARRIJASOTZE TXAPELKETA
Lana: Bi minutuko txandak ondorengo harriekin:
- 125 kiloko zilindroa
- 112,5 kiloko kubikoa
- 100 kiloko bola
Parte hartzaileak:
- Josetxo Urrutia
- Albaro Zugarrondo