NAFARROAKO SOKATIRA TXAPELKETA 8X8 – Urriaren 25etik azaroaren 14ra

Urriaren 25ean emanen zaio hasiera Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan, goizeko 11:30tan.

Guztira 3 jardunaldi jokatuko dira.

  • Gizonezkoak zortziko taldeak izanen dira eta pisu bakarrean lehiatuko dira (620 kilo).
  • Emakumezkoak seiko taldeak izanen dira eta pisu bakarrean lehiatuko dira (390 kilo).
  • Talde mistoak zortziko taldeak izanen dira (lau gizonezko eta lau emakumezko) eta  pisu bakarren lehiatuko dira (560 kilo).

Egutegia:

Urriak 25, Doneztebe(11:30)         620 kilo – lehen jardunaldia / 390 kilo – lehen jardunaldia

Azaroak 7, Lesaka (17:00)             620 kilo – bigarren jardunaldia / 390 kilo – bigarren jardunaldia

Azaroak 14, Antsoain(17:00)        560 kilo – Jardunaldi bakarra

Taldeak:

Gizonezkoak 620 kilo:        Beti-Gazte, Txantrea “a”, Txantrea “b”

Emakumezkoak 390 kilo:   Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea

Mistoak: 560 kilo:                Antsoain, Beti-Gazte, Txantrea

Jokatzeko sistema:

  • Gizonezkoak 620 kg: Bi jardunaldi jokatuko dira liga sisteman. Azken jardunaldian, puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute.
  • Emakumezkoak 390 kg: Bi jardunaldi jokatuko dira liga sisteman. Azken jardunaldian, puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute.
  • Mistoa 560 kg: Jardunaldi bakarrean jokatuko da. Tiraldi guztiak amaitu ostean, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute jarraian.
Back to top