XXXV NAFARROAKO KIROL JOKOAK – HERRI KIROLAK (Proba konbinatua eta Sokatira) – Martxoaren 13tik apirilaren 10era
Martxoaren 13an Nafarroako Herri Kirol Jokoei hasiera emanen zaie Antsoaingo frontoian, goizeko 10:30etatik aurrera.
Herri kirol Joko hauek apirilaren 10a arte luzatuko dira, guztira 4 jardunaldi eta Finala jokatuko direlarik. Jardunaldi guztiak, finala ezik, goizeko 10:30etan hasiko dira.
1.Jardunaldia: Antsoainen, martxoaren 13an
2.Jardunaldia: Etxarri Aranatzen, martxoaren 20an
3.Jardunaldia: Altsasun, martxoaren 27an
4.Jardunaldia: Igantzin, apirilaren 3an
5.Jardunaldia (FINALA): Betelun, apirilaren 10ean
Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Herri Kirol Joko hauetan hiru kategorietako neska-mutilek hartzen dute parte: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Taldeak mistoak izan ohi dira.
Haur eta Kadete mailetan bi txapelketa egiten dira: Sokatira eta Proba Konbinatua (lokotx biltzea, zaku lasterketa, txinga-erute, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).
Kimu mailakoek berriz, proba konbinatuko txapelketa bakarrik izanen dute (arpana modalitatea ez da sartzen).
Txapelketari buruzko informazio guztia arautegi teknikoan ikus dezakezue: