Herri Kirolak baserriko lanari lotutako kirolak dira. Baserriaren bizimodua eta lana dira herri kirolaren oinarriak.

Gure arbasoek mota ezberdinetako lanak burutu behar izan zituzten beraien familiak aurrera ateratzeko, inguru zail batean. Hala nola baserriak berak eraiki, egurra egin, ikatza sortu, lurra landu, belarra moztu, uztak garraiatu…

Gaur egun Herri Kirol Federakundeak arautzen ditu kirol guzti hauek. Guztira 14 bat modalitate dira. Horien artean, aizkora, trontza, harrijasotzea, sega, sokatira, txinga erutea, lokotx apustua, ingude altxatzea, zaku lasterketa, orga jokoa, lasto fardoa jasotzea, idi probak, gizon probak eta harri zulatzaileak.

Herri Kirol Federakundeak sortu bitartean, apustua izan da herri kirolaren dinamizatzaile nagusia. Dena den, kirola egituratzen hasi den neurrian gutxitu egin da apustuaren garrantzia, nahiz eta mantentzen den gaur egun ere.

Herri kirolaren barruan kokatzen diren joko ia guztiak izugarrizko esfortzua eta iraupena eskatzen dute. Indar erakustaldiak direla ere esan daiteke.

Kirol hauek Euskal Herrian sortu dira eta bertako bizimoduari atxikita daude.

Back to top