Nafarroako Kirol Jokoak 2020 – HERRI KIROLAK

NAFARROAKO HERRI KIROL JOKOAK 2020

Martxoaren 8an Nafarroako Herri Kirol Jokoei hasiera emanen zaie Berriozarko kiroldegian, goizeko 10:30etatik aurrera.

Herri kirol Joko hauek apirilaren 5a arte luzatuko dira, guztira 4 jardunaldi eta Finala jokatuko direlarik. Jardunaldi guztiak, finala ezik, goizeko 10:30etan hasiko dira.

  • 1.Jardunaldia: Berriozarren, martxoaren 8an
  • 2.Jardunaldia: Etxarri Aranatzen, martxoaren 15ean EZIN IZANEN DA JOKATU
  • 3.Jardunaldia: Antsoainen, martxoaren 22an EZIN IZANEN DA JOKATU
  • 4.Jardunaldia: Altsasun, martxoaren 29an
  • 5.Jardunaldia (FINALA): Igantzin, apirilaren 5ean

Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Herri Kirol Joko hauetan hiru kategorietako neska-mutilek hartzen dute parte: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Taldeak mistoak izan ohi dira.

Haur eta Kadete mailetan bi txapelketa egiten dira: Sokatira eta Proba Konbinatua (lokotx biltzea, zaku lasterketa,  txinga-erute, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).

Kimu mailakoek berriz, proba konbinatuko txapelketa bakarrik izanen dute (arpana modalitatea ez da sartzen).

Ondorengo Taulan  parte hartzaileak azaltzen dira:

Kimuak
(2008-2009)
Haurrak
(2006-2007)
Kadeteak
(2004-2005)
KONBINATUA KONBINATUA SOKATIRA KONBINATUA SOKATIRA
Araxes A Araxes Araxes
Araxes B
Berriozar A Berriozar Berriozar Berriozar Berriozar A
Berriozar B Berriozar B
Berriozar C
Antsoain A Antsoain A Antsoain A Antsoain Antsoain A
Antsoain B Antsoain B Antsoain B Antsoain B
Igantzi Igantzi Basaburua
Artzanegi
Txantrea Txantrea Txantrea Txantrea
BRT Menditarrak BRT Menditarrak BRT Menditarrak
I.Aritza Intsusburu Iñigo Aritza Iñigo Aritza
I.Aritza Bargagain
I.Aritza Gainsol
Andra Mari 1 Andra Mari 1 Andra Mari 1 Andra Mari Andra Mari 1
Andra Mari 2 Andra Mari 2 Andra Mari 2 Andra Mari 2
Andra Mari 3 Andra Mari 3 Andra Mari 3
Andra Mari 4
Andra Mari 5
Andra Mari 6
Andra Mari 7

Taldeak zein kirol elkarte eta herrietakoak diren:

  • Berriozar (Berriozar Kirol Elkartea). Berriozar
  • Andra Mari (Andra Mari Kirol Elkartea). Etxarri Aranatz
  • Iñigo Aritza (Har Hitza Kirol Elkartea). Altsasu
  • Basaburua (Basaburuko Herri Kirol Taldea). Berroeta – Baztan
  • Araxes (Herri Kirolak Araxes Kirol Elkartea). Araitz Betelu
  • Igantzi (Igantziko Biltoki Kirol Elkartea). Igantzi
  • BRT Menditarrak (Baztan-Bidasoako G.K.K.). Baztan eta Ultzama
  • Artzanegi (Artzanegi Kirol Elkartea). Ibero
  • Antsoain (Antsoaingo Herri Kirol Taldea). Antsoain
  • Txantrea (Txantrea Kirol Elkartea). Txantrea

KATEGORIA BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO PROBAK

KIMUAK

PROBA KONBINATUKO LANAK (3 txanda):

PROBA PARTAIDE KOPURUA EGIN BEHARREKO LANA
Lokotx biltzea 1 8 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita
Txingak 1 80 m. 3 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 20 metrotako zatian)
Zakulariak 3 80 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 160 metro (bi buelta plazari)

** Kimuek ez dute parte hartuko Sokatiran

HAURRAK

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA PARTAIDE KOPURUA EGIN BEHARREKO LANA
Lokotx Biltzea 1 10 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita
Txingak 1 80 m. 5 kg.ko txingekin   (2 joan-etorri 20 metrotako zatian)
Zakulariak 3 80 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 160 m.  (2 itzuli)
Arpana 2 70 zm.ko 2 korte

SOKATIRAKO PISUA:   480 kg.

KADETEAK

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA PARTAIDE KOPURUA EGIN BEHARREKO LANA
Koxkoak 1 12 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita
Txingak 1 60 m. 10 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 15 metrotako zatian)
Zakulariak 3 80 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 240 m.  (3 itzuli)
Arpana 2 70 zm.ko 3 korte

SOKATIRAKO PISUA:   540 kg.

Back to top