NKJetan izena emateko epea urtarrilaren 31an bukatuko da

Nafarroako Kirol Jokoak (Proba konbinatua eta Sokatira 8×8)2.022ko martxoaren 13tik  apirilaren 10era ospatuko dira.

Guztira 5 jardunaldi  jokatuko dira:

Lehen jardunaldia: Martxoaren 13an (11:00) igandea

Bigarren jardunaldia: Martxoaren 20an (11:00) igandea

Hirugarren jardunaldia: Martxoaren 27an (11:00) igandea

Laugarren jardunaldia: Apirilaren 3an (11:00) igandea

Finala: Apirilaren 10ean (11:00) igandea

Izena emateak Nafarroako Herri Kirol Federazioan egin behar dira urtarrilaren 31a baino lehen posta elektronikoz:: info@herrikirolaknafarroa.org

KATEGORIAK ETA BALDINTZAK

Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Kirol Joko hauetan bi modalitatetako txapelketak jokatzen dira: Sokatira eta Proba Konbinatua.

Txapelketa hauetan taldeka hartu behar da parte (talde mistoak).

Guztira hiru kategoria antolatuko dira:

– Kimu Maila (2010-2011 urteetan jaiotakoak)  * Konbinatuan bakarrik

– Haur Maila (2008-2009 urteetan jaiotakoak)

– Kadete maila (2006-2007 urteetan jaiotakoak)

Edozein modalitatetan parte hartu ahal izateko eskatzen diren baldintza bakarrak honakoak dira:

            – Kirol Elkarte bezala erregistratua egotea

            – Planteatzen diren kategorietan parte hartzea

            – Kirolari bakoitzak 7 euroko inskripzio-kuota bat ordaintzea

Aipatzekoa da Institutuak garraioa eta antolatzen diren jardunaldien kostoa bere gain hartzen duela.

KATEGORIA BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO PROBAK

KIMUAK

PROBA KONBINATUKO LANAK (3 txanda):

PROBAPARTAIDE KOPURUAEGIN BEHARREKO LANA
Lokotx biltzea18 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                           
Txingak180 m. 3 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 20 metrotako zatian) 
Zakulariak380 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria1160 metro (bi buelta plazari)

Kimu mailan ez da Sokatira probarik antolatzen

 

HAURRAK

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBAPARTAIDE KOPURUAEGIN BEHARREKO LANA
Lokotx Biltzea110 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                        
Txingak180 m. 5 kg.ko txingekin   (2 joan-etorri 20 metrotako zatian)
Zakulariak380 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria1160 m.  (2 itzuli)
Arpana270 zm.ko 2 korte

SOKATIRAKO GEHIENEKO PISUA:   480 kg. (7 eta 10 tiralari artean)

KADETEAK

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBAPARTAIDE KOPURUAEGIN BEHARREKO LANA
Koxkoak112 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                
Txingak160 m. 10 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 15 metrotako zatian)
Zakulariak380 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria1240 m.  (3 itzuli)
Arpana270 zm.ko 3 korte

SOKATIRAKO GEHIENEKO PISUA:   540 kilo (7 eta 10 tiralari artean)

Back to top