Nafarroako Sokatira Txapelketa 8×8

Urriaren 19an emanen zaio hasiera Arbizun, arratsaldeko 17:00etan.

Guztira 4 jardunaldi jokatuko dira. Gizonezkoak pisu bakarren lehiatuko dira eta zortziko taldeak izanen dira. Emakumezkoak berriz, zortziko taldeak izanen dira eta bi pisutan lehiatuko dira.

Talde mistoak ere pisu bakarrean lehiatuko dira eta zortziko taldeak izanen dira (lau gizonezko eta lau emakumezko).

Jokatzeko sistema:

Gizonezkoen taldeak 600 Kg.      2 jardunaldi liga sistema bidez

Talde mistoak 550 Kg.                    2 jardunaldi liga sistema bidez

Emakumezkoen taldeak 520 Kg. 2 jardunaldi liga sistema bidez

Emakumezkoen taldeak 480 Kg. 2 jardunaldi liga sistema bidez

Egutegia:

Urriak 19, Arbizu (17:00)                600 kiloko lehen jardunaldia / 520 kiloko lehen jardunaldia

Urriak 26, Elizondo (17:00)              600 kiloko bigarren jardunaldia / 520 kiloko bigarren jardunaldia

Azaroak 2, Leitza     (17:00)          480 kiloko lehen jardunaldia / 550 kiloko lehen jardunaldia

Azaroak 9, Lesaka (17:00)             480 kiloko bigarren jardunaldia / 550 kiloko bigarren jardunaldia

Taldeak:

Gizonezkoak 600 kilo:        Beti-Gazte, Berriozar, Antsoain eta Txantrea

Emakumezkoak 520 kilo:  Beti-Gazte, Antsoain eta Txantrea

Emakumezkoak 480 kilo:   Beti-Gazte, Antsoain eta Txantrea

Mistoak: 550 kilo:                Beti-Gazte, Berriozar, Antsoain eta Txantrea

Back to top