IRAILAK 24 – UHARTE (17:30) Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

2023ko irailaren 24an Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala jokatuko da Uharten. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da Toki-Alai pilotalekuan.

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat

Finalistak:

  • Asier Pellejero (Areso)
  • Iban Resano (Dorrao)
  • Julen Kañamares (Arostegi)
  • Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)
  • Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)

Lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira, 2024an lehen mailan arituko dira.

Oharra: Txapelketarekin batera lasto altxatze eta harrijasotze erakustaldiak ikusi ahal izanen dira.

Back to top