Euskal Herrialdeen arteko Herri Kirol Txapelketa
Abuztuaren 31an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera jokatuko da Bilboko Doña Casilda parkeko zelaian (euria eginez gero, Zorrotza auzoko pilotalekuan)
Bertan Euskal Herriko Herrialde gehienek parte hartuko dute.
Probak ondorengoak izanen dira:
Sokatira 600 kiloko kategoria mistoa
Lokotx Biltzea 50 lokotx bildu 1,25 metrotara jarriak
Ingude altxatzea 18 kiloko ingudea ahalik eta gehien altxatu minutu t’erdian
Lasto altxatzea 45 kiloko lastoa ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz
Harrijasotzea 100 kiloko harria ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz
Txinga-erute 50 kiloko txingekian ahalik eta plaza gehien egin
Orga jokoa Ahalik eta bira gehien eman gurdiari
Zaku lasterketa 80 kiloko zakuarekin 360 metro (hiru kirolari)
Trontza Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 ebaketa eman.
Aizkora 45 ontzako lau enbor moztu
Nafarroako selekzioa osatuko duten kirolariak:
SOKATIRA: Beti-Gazte (Lesaka)
LOKOTX BILTZEA: Unai Iantzi (Aniz)
INGUDE ALTXATZEA: Alex Fernandez (Iruña)
LASTO ALTXATZEA: Iñigo Goienetxe (Amaiur)
HARRIJASOTZEA: Jon Irañeta (Irurtzun)
TXINGAK: Daniel Saldias (Arraiotz)
ORGA JOKOA: Xabier Urrutia (Arraiotz)
ZAKUA: Iñaki Iraizoz (Esain), Oier Aizkorbe (Berriozar), Oskar Aguas (Berriozar)
ARPANA: Mikel Eugi (Beuntza) – Itxaso Onsalo (Areso)
AIZKORA: Iker Vicente (Otsagi)