XXXIV NAFARROAKO KIROL JOKOAK – HERRI KIROLAK – Otsailaren 28tik martxoaren 28ra Antsoainen, IKUSLERIK GABE
Otsailaren 28an Nafarroako Herri Kirol Jokoei hasiera emanen zaie Antsoaingo eskoletako patioan, goizeko 11:00etatik aurrera, PUBLIKORIK GABE.
Herri kirol Joko hauek maiatzaren 28a arte luzatuko dira, guztira 4 jardunaldi eta Finala jokatuko direlarik. Jardunaldi guztiak leku eta ordu berean jokatuko dira, Antsoainen, goizeko 11:00etan.
1.Jardunaldia: Otsaileran 28an
2.Jardunaldia: Martxoaren 7an
3.Jardunaldia: Martxoaren 14an
4.Jardunaldia: Martxoaren 21ean
5.Jardunaldia (FINALA): Martxoaren 28an
Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Herri Kirol Joko hauetan hiru kategorietako neska-mutilek hartzen dute parte: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Taldeak mistoak izan ohi dira.
Haur eta Kadete mailetan bi txapelketa egiten dira: Sokatira eta Proba Konbinatua (lokotx biltzea, zaku lasterketa, txinga-erute, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).
Kimu mailakoek berriz, proba konbinatuko txapelketa bakarrik izanen dute (arpana modalitatea ez da sartzen).
Parte hartzaileak eta egin beharreko lanak, “arautegi teknikoan” ikus ditzakezue: