NKJetan izena emateko epea urtarrilaren 31an bukatuko da
Nafarroako Kirol Jokoak (Proba konbinatua eta Sokatira 8×8)2.022ko martxoaren 13tik apirilaren 10era ospatuko dira.
Guztira 5 jardunaldi jokatuko dira:
Lehen jardunaldia: Martxoaren 13an (11:00) igandea
Bigarren jardunaldia: Martxoaren 20an (11:00) igandea
Hirugarren jardunaldia: Martxoaren 27an (11:00) igandea
Laugarren jardunaldia: Apirilaren 3an (11:00) igandea
Finala: Apirilaren 10ean (11:00) igandea
Izena emateak Nafarroako Herri Kirol Federazioan egin behar dira urtarrilaren 31a baino lehen posta elektronikoz:: info@herrikirolaknafarroa.org
KATEGORIAK ETA BALDINTZAK
Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Kirol Joko hauetan bi modalitatetako txapelketak jokatzen dira: Sokatira eta Proba Konbinatua.
Txapelketa hauetan taldeka hartu behar da parte (talde mistoak).
Guztira hiru kategoria antolatuko dira:
– Kimu Maila (2010-2011 urteetan jaiotakoak) * Konbinatuan bakarrik
– Haur Maila (2008-2009 urteetan jaiotakoak)
– Kadete maila (2006-2007 urteetan jaiotakoak)
Edozein modalitatetan parte hartu ahal izateko eskatzen diren baldintza bakarrak honakoak dira:
– Kirol Elkarte bezala erregistratua egotea
– Planteatzen diren kategorietan parte hartzea
– Kirolari bakoitzak 7 euroko inskripzio-kuota bat ordaintzea
Aipatzekoa da Institutuak garraioa eta antolatzen diren jardunaldien kostoa bere gain hartzen duela.
KATEGORIA BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO PROBAK
KIMUAK
PROBA KONBINATUKO LANAK (3 txanda):
PROBA | PARTAIDE KOPURUA | EGIN BEHARREKO LANA |
Lokotx biltzea | 1 | 8 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita |
Txingak | 1 | 80 m. 3 kg.ko txingekin (2 joan-etorri 20 metrotako zatian) |
Zakulariak | 3 | 80 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat) |
Korrikalaria | 1 | 160 metro (bi buelta plazari) |
Kimu mailan ez da Sokatira probarik antolatzen
HAURRAK
PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):
PROBA | PARTAIDE KOPURUA | EGIN BEHARREKO LANA |
Lokotx Biltzea | 1 | 10 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita |
Txingak | 1 | 80 m. 5 kg.ko txingekin (2 joan-etorri 20 metrotako zatian) |
Zakulariak | 3 | 80 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat) |
Korrikalaria | 1 | 160 m. (2 itzuli) |
Arpana | 2 | 70 zm.ko 2 korte |
SOKATIRAKO GEHIENEKO PISUA: 480 kg. (7 eta 10 tiralari artean)
KADETEAK
PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):
PROBA | PARTAIDE KOPURUA | EGIN BEHARREKO LANA |
Koxkoak | 1 | 12 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita |
Txingak | 1 | 60 m. 10 kg.ko txingekin (2 joan-etorri 15 metrotako zatian) |
Zakulariak | 3 | 80 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat) |
Korrikalaria | 1 | 240 m. (3 itzuli) |
Arpana | 2 | 70 zm.ko 3 korte |
SOKATIRAKO GEHIENEKO PISUA: 540 kilo (7 eta 10 tiralari artean)