Epaile berriak sartzeko hautaketa prozesua

Federazio honetako Epaileen Batzordeak epaile berriak sartzeko deialdia egiten du.

Federazio honetako Epaileen Batzordeak epaile berriak hautatzeko deialdia egiten du.

Epaileen Batzordearen arautegiko 11. artikuluak dioen bezala, epaileen estamentura sarbidea izateko beharrezko baldintzak izango dira ondorengoak:

a)      Ondorengo bi hizkuntzak ezagutzea: euskara eta erdera.

b)      Dagozkion Arautegiak eta arau teknikoak ezagutzea; hori Epaileen Batzordeak antolatzen dituen proben bidez egiaztatu ahal izango da.

c)      Eskatzen diren funtzioak normaltasun osoz betetzea eragotziko duen akats fisikorik ez izatea.

d)      Bere izaerarengatik bere funtzioaren ospeari eragin ahal izango liokeen aurrekaririk ez izatea.

e)      Adinez nagusia izatea eta lehenengo aldiz jarduten den denboraldian 50 urteak ez gainditzea.

Baldintza hauek betetzen dituzten interesatu guztiek 2019ko apirilaren 12a arte email bat bidali beharko dute Federaziora izena emateko.

Email: info@herrikirolaknafarroa.org

Emailean NAN-aren kopia erantsi beharko da.

Behin izena emateko epea bukatu ondoren, probak noiz eta non eginen diren jakinaraziko zaie izena eman dutenei.

Bi proba eginen dira:

1)      10 minutuko solasaldia herri kirolari buruz, euskaraz. Proba honen bidez herri kirola eta euskararen ezagutza jakin nahi dira.

2)      50 galdera test motakoak 3 erantzun posiblerekin. Erantzun bat izanen da zuzena. Galderak euskaraz eta erdaraz izanen dira (txandaka). Zuzen erantzundako galdera bakoitzak 0,2 puntuatuko ditu.

Bi probak gainditu beharko dira gutxienez 5 punturekin. Lehen proban puntuaketa 0tik 10era izanen da eta bigarren proban berdin.

Bigarren proba egiteko ordu bateko denbora emanen da.

Azken puntuaketa bi proben puntuen batura izanen da. Puntu altuena lortzen duten laurak “aurkezten den epaile” moduan onartuak izanen dira. Bi urtez egon beharko dute “aurkezten den epaile” bezala.

Back to top