NAFARROAKO SOKATIRA TXAPELKETA 8X8 – Urriaren 25etik azaroaren 14ra
Urriaren 25ean emanen zaio hasiera Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan, goizeko 11:30tan.
Guztira 3 jardunaldi jokatuko dira.
- Gizonezkoak zortziko taldeak izanen dira eta pisu bakarrean lehiatuko dira (620 kilo).
- Emakumezkoak seiko taldeak izanen dira eta pisu bakarrean lehiatuko dira (390 kilo).
- Talde mistoak zortziko taldeak izanen dira (lau gizonezko eta lau emakumezko) eta pisu bakarren lehiatuko dira (560 kilo).
Egutegia:
Urriak 25, Doneztebe(11:30) 620 kilo – lehen jardunaldia / 390 kilo – lehen jardunaldia
Azaroak 7, Lesaka (17:00) 620 kilo – bigarren jardunaldia / 390 kilo – bigarren jardunaldia
Azaroak 14, Antsoain(17:00) 560 kilo – Jardunaldi bakarra
Taldeak:
Gizonezkoak 620 kilo: Beti-Gazte, Txantrea “a”, Txantrea “b”
Emakumezkoak 390 kilo: Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea
Mistoak: 560 kilo: Antsoain, Beti-Gazte, Txantrea
Jokatzeko sistema:
- Gizonezkoak 620 kg: Bi jardunaldi jokatuko dira liga sisteman. Azken jardunaldian, puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute.
- Emakumezkoak 390 kg: Bi jardunaldi jokatuko dira liga sisteman. Azken jardunaldian, puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute.
- Mistoa 560 kg: Jardunaldi bakarrean jokatuko da. Tiraldi guztiak amaitu ostean, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute jarraian.