MAIATZAK 24 – DANTXARINEAKO BENTAK (12:00) Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketa – Jaitsiera Kanporaketa Joxean Etxeberria vs Eneko Saralegi
2026ko maiatzaren 24an ondorengo txapelketa jokatuko da Urdazubin (Dantxarineako Bentetako parkinean), eguerdiko 12:00tan.
NAFARROAKO I. MAILAKO AIZKORA TXAPELKETA – JAITSIERA KANPORAKETA (Joxean Etxeberria vs Eneko Saralegi)
2025eko urriaren 11an Nafarroako 1. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatu zen. Printzipioz, kanporaketan sailkaturiko azken bi aizkolariak maila galtzen zuten, baina Joxean Etxeberriak ez zuenez aipaturiko kanporaketan parte hartu (medikuaren agiria aurkeztuz), azken aurreko sailkatuak, Eneko Saralegik, jaitsiera kanporaketa bat eskatzeko aukera zuen, eta halaxe egin zuen.
Beraz, bi aizkolari hauen arteko Jaitsiera kanporaketa jokatuko da maiatzaren 24an. Bertan erabakiko da zeinek mantentzen duen maila eta zein jaisten den bigarren mailara.
Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.