IRAILAK 22 – UHARTE (17:30) Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

2024ko irailaren 22an Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala jokatuko da Uharten, arratsaldeko 17:30etan (Toki-Alai pilotalekuan).

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat

Parte hartuko duten aizkolariak:

  • Jon Erdozia (Etxarri Aranatz)
  • Julen Kañamares (Arostegi)
  • Iosu Santamaria (Iturgoien)
  • Aritz Oiarbide (Etxarri Aranatz)
  • Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)*

*Bosgarren sailkatua Mikel Indakotxea izan zen baina min hartuta dagoenez, Jesus Etxeberriak ordezkatuko du (kanporaketan seigarren sailkatuak).

Lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira, 2025ean lehen mailan arituko dira.

Oharra: Txapelketarekin batera zerratoki eta harrijasotze erakustaldiak ikusi ahal izanen dira.

Back to top