NAFARROAKO SOKATIRA TXAPELKETA otsailaren 20 eta 27an Lesakan
Otsailaren azken bi larunbatetan Nafarroako 2020ko Sokatira Txapelketa jokatuko Lesakako pilotalekuan (aforo mugatuarekin).
Txapelketa urria eta azaroa hilabeteetan jokatzekoa zen baina COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz atzeratu behar izan genuen.
Guztira 2 jardunaldi jokatuko dira. Gizonezkoak eta emakumezkoak pisu bakarren lehiatuko dira eta sei tiralariz osaturiko taldeak izanen dira. Talde mistoak ere pisu bakarrean lehiatuko dira baina zortzi tiralariz osaturiko taldeak izanen dira (lau gizonezko eta lau emakumezko).
Jokatzeko sistema:
Gizonezkoen txapelketa 6×6 (450 kilo) Jardunaldi bakarra
Emakumezkoen txapelketa 6×6 (375 kilo) Jardunaldi bakarra
Talde mistoen txapelketa 8×8 (550 Kilo) Jardunaldi bakarra
Egutegia:
Otsailak 20, Lesaka (17:00) 450 kiloko jardunaldia / 375 kiloko jardunaldia
Otsailak 27, Lesaka (16:00) 550 kiloko jardunaldia
Taldeak:
Gizonezkoak 450 kilo: Antsoain, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea A, Txantrea B
Emakumezkoak 375 kilo: Antsoain, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea
Mistoak: 550 kilo: Antsoain, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea
EGUTEGIA ETA ARAUTEGIA
COVID PROTOKOLO ESPEZIFIKOA