Euskal Herriko 2. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala
Urriaren 19an (larunbata), Altsasuko Burunda Pilotalekuan jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan. Finala ikusteko 15 euroko sarrera ordaindu beharko da.
Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko
Finalean arituko diren sei aizkolariak:
– Joxean Etxeberria (Ziga, Nafarroa)
– Aratz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa)
– Eloy Corchero (Araia, Araba)
– Juan Jose Lopez (Lezaun, Nafarroa)
– Jon Irazu (Zizurkil, Gipuzkoa)
– Arkaitz Jauregi (Ilarduia, Araba)
Lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira, heldu den urtean lehen mailan moztuko dute.