Nafarroako 1. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa
Irailaren 22an, arratsaldeko 17:30etan jokatuko da Uharteko Toki-Alai pilotalekuan.
Nafarroako I. Mailako Aizkora kanporaketan bederatzi aizkolarik hartuko dute parte:
- Iker Vicente (Otsagi)
- Jon Rekondo (Leitza)
- Joxean Etxeberria (Ziga)
- Oier Kañamares (Arostegi)
- Ruben Saralegi (Leitza)
- Juan Jose Lopez (Lezaun)
- Eneko Saralegi (Leitza)
- Iban Resano (Dorrao)
- Asier Pellejero (Areso)
Julen Kañamaresek ezin izanen du parte hartu azkenean. Medikuaren agiria aurkeztu du aste honetan.
Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.
Lehen bost sailkatuek finalerako txartela lortuko dute. Finala Donezteben jokatuko da azaroaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan.
Azkeneko bi sailkatuek printzipioz maila galduko dute. Azken aurreko sailkatuak Julen Kañamaresen aurkako jaitsiera kanporaketa eskatzeko aukera izanen du.