Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketa – Lehen Kanporaketa
Abuztuak 17an, Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko da Ezkurrako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan.
Moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko.
Parte hartzaileak hamabi izanen dira:
– Luis Maria Polanco (Araba)
– Xabier Gartzia (Bizkaia)
– Daniel Lopez (Bizkaia-Asturias)
– Esteban Muñiz (Bizkaia-Asturias)
– David Naredo (Bizkaia-Asturias)
– Julen Aranberri (Gipuzkoa)
– Jokin Alkizalete (Gipuzkoa)
– Aitor Urteaga (Gipuzkoa)
– Xabier Orbegozo (Gipuzkoa)
– Suharri Ridriguez (Gipuzkoa)
– Borja Fernandez (Gipuzkoa-Segovia)
– Manuel Fraile (Gipuzkoa-Segovia)
Kanporaketa honetako lehen bi sailkatuak finalerako txartela lortuko dute, beste bi kanporaketetan sailkatzen diren beste bi aizkolariekin batera.
Bigarren kanporaketa Gatikan (Bizkaia) jokatuko da abuztuaren 25an, eguerdiko 12:30etan eta bertan ondorengo 12 aizkolariak arituko dira: Hermenegildo Herrero (Ar-Seg), Alvaro Garcia (Ar-Seg), Aritz Oregi (Bi), Ioritz Gisasola (Bi), Daniel España (Bi-Seg), Unai Zabala (Gi), Iñigo Landa (Gi), Ibai Soroa (Na), Txomin Amundarain (Na), Jesus Etxeberria (Na), Xuban Kañamares (Na), Julen Olano (Na).
Hirugarren kanporaketa Irurtzunen (Nafarroa) jokatuko da irailaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan eta bertan ondorengo 12 aizkolariak arituko dira: Aritz Irazabal (Bi), Mikel Agirre (Bi), Jon Esnal (Gi), Haritz Esnal (Gi), Urtzi Olasagasti (Gi), Patxi Mindegia (Na), Eneko Saralegi (Na), Emilio Garcia (Na-Seg), Goizeder Belza (Na), Jon Telletxea (Na), Iker Gorriti (Na), Jacinto Echeconanena (Na)