Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala – Abuztuak 17
Abuztuaren 17an jokatuko da Burlatan, arratsaldeko 20:00tan.
Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko.
Parte hartzaileak:
- Txomin Amundarain (Arribe)
- Ibai Soroa (Arribe)
- Julen Olano (Leitza)
- Victor Suarez (Navacerrada-Madrid)
- Eneko Pagola (Anotz)
Lana lehen bukatzen duten 2 aizkolariak mailaz igoko dira.
Txapelketa honekin batera, Albaro Zugarrondo eta Virginia Finolek harrijasotze erakustaldia eskeiniko dute.
Aldi berean, 7 Herrialdeen Arteko Txapelketan Nafarroako Selekzioa ordezkatuko duten zakulariak aukeratzeko proba izanen da.