XVI. ETXAURIKO AINTZINEKO HARRIAREN JASOALDIA
Ohiko bihurtu da harri-jasotze txapelketen artean Etxauriko harria Txapelketa. Kirolariek 136,5 kiloko harri traketsarekin jarduten dute.
TXAPELKETA: XVI. Etxauriko Aintzineko Harriaren Jasoaldia, Lakostaren Oroimenekoa
EGUNA: Ekainak 16 (igandea)
LEKUA: Etxauri (Nafarroa)
ORDUA: 13:00
LANA: bost minutuko txanda bakarrean zeinek jasoaldi gehien egin
HARRI-JASOTZAILEAK:
Jon Unanue “Goenatzo III” (Azkoitia, Gipuzkoa)
Jokin Eizmendi (Zarautz, Gipuzkoa)
Iban Ugartemendia (Ernialde, Gipuzkoa)
Aimar Iriogoien (Errezil, Gipuzkoa)
Albaro Zugarrondo (Iruñea, Nafarroa)
Xabier Aranburu “Guzta” (Azkoitia, Gipuzkoa)
ANTOLATZAILEAK: Etxauriko Udala eta Lurgorria Kultur Elkartea
Oharra: Alberto Lakosta Etxauriko aizkolaria izan zen, eta 2000. urtean zendu zen.