XXXII. Nafarroako Kirol Jokoetan izena emateko epea zabalik

Nafarroako Herri Kirol Jokoak 2.019ko martxoaren 17tik apirilaren 14era ospatuko dira.

Guztira 5 jardunaldi jokatuko dira.

Jardunaldiak jokatuko diren herriak zehaztu gabe daude oraindik. Hori bai, jardunaldi guztiak igandeetan jokatuko dira goizeko 11:00etatik aurrera.

Izena emateak Nafarroako Herri Kirol Federazioan egin behar dira: otsailaren 7a baino lehen.

Telefonoa: 948450900

Email: info@herrikirolaknafarroa.org

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Kirol Joko hauetan bi modalitatetako txapelketak jokatzen dira: Sokatira eta Proba Konbinatua.

Txapelketa hauetan taldeka hartu behar da parte (talde mistoak).

Guztira hiru kategoria antolatuko dira:

– Kimu Maila (2007-2008 urteetan jaiotakoak)  * Konbinatuan bakarrik

– Haur Maila (2005-2006 urteetan jaiotakoak)

– Kadete maila (2003-2004 urteetan jaiotakoak)

Edozein modalitatetan parte hartu ahal izateko eskatzen diren baldintza bakarrak honakoak dira:

                – Kirol Elkarte bezala erregistratua egotea

                – Planteatzen diren kategorietan parte hartzea

                – Kirolari bakoitzak inskripzio-kuota bat ordaintzea

Aipatzekoa da Institutuak asegurua, garraioa eta antolatzen diren jardunaldien kostoa bere gain hartzen duela.

KATEGORIA BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO PROBAK

KIMUAK

PROBA KONBINATUKO LANAK (3 txanda):

PROBA PARTAIDE KOPURUA EGIN BEHARREKO LANA
Lokotx biltzea 1 8 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                          
Txingak 1 80 m. 3 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 20 metrotako zatian) 
Zakulariak 3 80 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 160 metro (bi buelta plazari)

** Kimuek ez dute parte hartuko Sokatiran

HAURRAK

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA PARTAIDE KOPURUA EGIN BEHARREKO LANA
Lokotx Biltzea 1 10 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                       
Txingak 1 80 m. 5 kg.ko txingekin   (2 joan-etorri 20 metrotako zatian)
Zakulariak 3 80 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 160 m.  (2 itzuli)
Arpana 2 70 zm.ko 2 korte

SOKATIRAKO PISUA:   480 kg.

KADETEAK

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA PARTAIDE KOPURUA EGIN BEHARREKO LANA
Koxkoak 1 12 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita               
  Txingak   1 60 m. 10 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 15 metrotako zatian)
Zakulariak 3 80 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 240 m.  (3 itzuli)
Arpana 2 70 zm.ko 3 korte

SOKATIRAKO PISUA:   540 kg.

Back to top