URRIAK 2 – LEKUNBERRI (18:00) Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa

2021eko urriaren 2an Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Lekunberrin (Frontoiko plazan), arratsaldeko 18:00etan.

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat

Parte hartzaileak:

  • Iker Vicente (Otsagi)
  • Jon Rekondo (Leitza)
  • Julen Kañamares (Arostegi)
  • Eneko Saralegi (Errazkin)
  • Iban Resano (Doarrao)
  • Julen Olano (Leitza)
  • Asier Pellejero (Areso)
  • Joxean Etxeberria (Ziga)

Oharrak:

  • Oier Kañamares min hartuta dago eta ezin izanen du parte hartu (medikuaren agiria aurkeztu du).
  • Ruben Saralegik lesio baten ondorioz aizkora uztea erabaki du.
  • Azken sailkatuak maila galduko du Ruben Saralegirekin batera.
  • Lehen bost sailkatuak Finalerako txartela lortuko dute. Finala Donezteben jokatuko da, azaroaren 19 edo 21ean.
Back to top