URRIAK 13 – LEKUNBERRI (12:30) Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa

2024ko urriaren 13an Nafarroako Gizonezkoen I. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa jokatuko da Lekunberrin (herriko plazan), eguerdiko 12:30tan.

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat

Parte hartzaileak:

  • Iker Vicente (Otsagi)
  • Ibai Soroa (Arribe)
  • Jon Rekondo (Leitza)
  • Joxean Etxeberria (Ziga)
  • Txomin Amundarain (Arribe)
  • Oier Kañamares (Arostegi)
  • Eneko Saralegi (Errazkin)
  • Xuban Kañamares (Arostegi)
  • Iban Resano (Dorrao)
  • Asier Pellejero (Areso)

Oharrak:

  • Lehen bost sailkatuak Finalerako txartela lortuko dute. Finala Donezteben jokatuko da, azaroaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan.
  • Azken bi sailkatuek maila galduko dute.
Back to top