NAFARROAKO SOKATIRA TXAPELKETA 4X4 – Apirilaren 23tik maiatzaren 21era

Apirilaren 23tik maiatzaren 21era Nafarroako goma gaineko 4×4 Sokatira Txapelketa jokatuko da.

PISUAK:

Gizonezkoen txapelketa (320 eta 300 kilo)      

Kategoria bakoitzean bina jardunaldi jokatuko dira.

Emakumezkoen txapelketa (255 eta 235 kilo)

Kategoria bakoitzean bina jardunaldi jokatuko dira.

Talde mistoen txapelketa  (280 Kilo)               

Jardunaldi bakarra jokatuko da.

20 urte azpikoen txapelketa  (280 Kilo)                       

Hiru jardunaldi jokatuko dira.

Kadete mailakoen txapelketa  (280 Kilo)                     

Hiru jardunaldi jokatuko dira.

EGUTEGIA:

EGUNAORDUALEKUAPISUAK
Apirilak 23 17:00LekunberriGizonezkoak  320 / Emakumezkoak 255 – 1. jardunaldiak
Apirilak 30 17:00LesakaMistoa 280 – Jardunaldi bakarra
Maiatzak 7  17:00Antsoain  Gizonezkoak  320 / Emakumezkoak 255 – 2. jardunaldiak 20 urte azpikoak 280 / Kadeteak 280 – 1. jardunaldiak
Maiatzak 14  17:00Betelu  Gizonezkoak  300 / Emakumezkoak 235 – 1.jardunaldiak 20 urte azpikoak 280 / Kadeteak 280 – 2. jardunaldiak
Maiatzak 21  17:00Berriozar  Gizonezkoak  300 / Emakumezkoak 235 – 2.jardunaldiak 20 urte azpikoak 280 / Kadeteak 280 – 3. Jardunaldiak

PARTE HARTUKO DUTEN TALDEAK:

Gizonezkoak 320 kilo:             Amaiur, Antsoain, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea

Gizonezkoak 300 kilo:             Amaiur “a”, Amaiur “b”, Antsoain, Berriozar “a”, Berriozar “b”, Beti-Gazte, Txantrea “a”, Txantrea “b”

Emakumezkoak 255 kilo:         Amaiur “a”, Amaiur “b”, Antsoain, Araxes “a”, Araxes “b”, Beti-Gazte, Txantrea

Emakumezkoak 235 kilo:         Amaiur, Antsoain, Araxes “a”, Araxes “b”, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea

Mistoa 280 kilo:                       Amaiur “a”, Amaiur “b”, Amaiur “c”,  Antsoain, Araxes, Berriozar “a”, Berriozar “b”, Beti-Gazte “a”, Beti-Gazte “b”

20 urte azpikoak 280 kilo:        Antsoain “a”, Antsoain “b”, Berriozar “a”, Berriozar “b”, Txantrea

Kadeteak 280 kilo:                   Amaiur, Antsoain “a”, Antsoain “b”, Berriozar, Andra Mari 1, Andra Mari 2, Andra Mari 3

JOKATZEKO SISTEMA:

â 300, 255, 235 eta kadeteak 280:

Kategoria bakoitzean bina jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez (kadete mailan hiru jardunaldi).

Jardunaldi bakoitzean bi multzotan banatuta arituko dira eta bi multzoen lehiaketa bukatu ondoren, eguneko sailkapena lortzeko hau eginen da:

        “A” multzoa                                                       “B” multzoa

A multzoko lehenaAURKAB multzoko lehena= eguneko 1. eta 2. postuak
A multzoko bigarrenaAURKAB multzoko bigarrena= eguneko 3. eta 4. postuak
A multzoko hirugarrenaAURKAB multzoko hirugarrena= eguneko 5. eta 6. postuak

â 320 kilo:

Bi jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez. Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute (bigarren  jardunaldia bukatu ondoren).

â 280 kilo (20 urte azpikoak):

Hiru jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez. Hiru jardunaldietako puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute (hirugarren jardunaldia bukatu ondoren).

Txapelketa honetan 2003-2007 urteetan jaiotako gazteek hartu ahal izanen dute parte.

Salbuespen gisa, 2002an jaiotako kirolari bakar bat onartuko da taldea osatzeko.

â  280 kilo (mistoa):

Jardunaldi bakarra jokatuko da.

Bi multzotan banatuta lehiatuko dirak (multzo bakoitzean 5 talde). Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek finalerdiak eta finala jokatuko dituzte.

Back to top