NAFARROAKO SOKATIRA TXAPELKETA 4×4

Apirilaren 17an hasiera emanen zaio Nafarroako goma gaineko 4×4 Sokatira Txapelketari.

Iaz, COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, ezin izan zen txapelketa hau antolatu.

Guztira 5 jardunaldi jokatuko dira. Gizonezkoak eta emakumezkoak bi pisutan lehiatuko dira, talde mistoak, 20 urte azpikoak eta kadeteak aldiz, pisu bakarrean.

JOKATZEKO SISTEMA:

Gizonezkoen txapelketa (320 eta 300 kilo)      

Kategoria bakoitzean bina jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez. Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute (bigarren jardunaldiak bukatu ondoren).

Emakumezkoen txapelketa (255 eta 235 kilo)

Kategoria bakoitzean bina jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez. Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute (bigarren jardunaldiak bukatu ondoren).

Talde mistoen txapelketa  (280 Kilo)               

Jardunaldi bakarra jokatuko da liga sistema bidez, taldeak bi multzotan banaturik. Multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte.

20 urte azpikoen txapelketa  (280 Kilo)                       

Hiru jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez. Lau jardunaldietako puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute (hirugarren jardunaldia bukatu ondoren).

Kadete mailakoen txapelketa  (280 Kilo)                     

Hiru jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez. Lau jardunaldietako puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute (hirugarren jardunaldia bukatu ondoren).

EGUTEGIA:

DATA LEKUA PISUAK
Apirilak 17  17:00 Berriozar  (Kiroldegian) EDUKIERA MUGATUA Gizonezkoak  320 / Emakumezkoak 255 – 1. jardunaldiak
Apirilak 24  17:00 Lesaka  (Pilotalekuan) EDUKIERA MUGATUA Gizonezkoak  320 / Emakumezkoak 255 – 2. jardunaldiak Ondoren lehen bi sailkatuen arteko finala
Maiatzak 1 11:00 Txantrea (Orbinako Kiroldegian) EDUKIERA MUGATUA Mistoak 280 – Jardunaldi bakarra 20 urte azpikoak 280 / Kadeteak 280 – 1. jardunaldiak
Maiatzak 8 17:00 Elizondo (Iriarte pilotalekua) EDUKIERA MUGATUA Gizonezkoak  300 / Emakumezkoak 235 – 1.jardunaldiak 20 urte azpikoak 280 / Kadeteak 280 – 2. jardunaldiak
Maiatzak 15 17:00 Antsoain (Pilotalekuan) EDUKIERA MUGATUA Gizonezkoak  300 / Emakumezkoak 235 – 2.jardunaldiak 20 urte azpikoak 280 / Kadeteak 280 – 3. Jardunaldiak Ondoren lehen bi sailkatuen arteko finalak

TALDEAK:

Gizonezkoak 320 kilo:             Antsoain, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea A, Txantrea B

Gizonezkoak 300 kilo:             Antsoain, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea A, Txantrea B

Emakumezkoak 255 kilo:         Antsoain A, Antsoain B, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea

Emakumezkoak 235 kilo:         Antsoain, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea

Mistoak 280 kilo:                     Antsoain (2 talde), Araxes, Berriozar (2 talde), Beti-Gazte (2 talde), Txantrea (2 talde)

20 urte azpikoak 280 kilo:        Antsoain A, Antsoain B, Araxes, Berriozar

Kadeteak 280 kilo:                   Antsoain A, Antsoain B, Berriozar A, Berriozar B, Txantrea

Back to top