Nafarroako herri kirol jokoak (Proba Konbinatua eta Sokatira): IZENA EMATEKO EPEA IREKITA

Nafarroako Kirol Jokoak (Proba konbinatua eta Sokatira 8×8) 2.020ko martxoaren 8tik  apirilaren 5era ospatuko dira.

  • Guztira 5 jardunaldi  jokatuko dira:
  • Lehen jardunaldia: Martxoaren 8an (11:00) igandea
  • Bigarren jardunaldia: Martxoaren 15ean (11:00) igandea
  • Hirugarren jardunaldia: Martxoaren 22an (11:00) igandea
  • Laugarren jardunaldia: Martxoaren 29an (11:00) igandea
  • Finala: Apirilaren 5ean (11:00) igandea

Izena emateak Nafarroako Herri Kirol Federazioan egin behar dira urtarrilaren 31a baino lehen:

Telefonoak: 948 450900 / 622 368428
Email: info@herrikirolaknafarroa.org

KATEGORIAK ETA BALDINTZAK

Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Kirol Joko hauetan bi modalitatetako txapelketak jokatzen dira: Sokatira eta Proba Konbinatua.

Txapelketa hauetan taldeka hartu behar da parte (talde mistoak).

Guztira hiru kategoria antolatuko dira:

  •  Kimu Maila (2008-2009 urteetan jaiotakoak)  * Konbinatuan bakarrik
  •  Haur Maila (2006-2007 urteetan jaiotakoak)
  •  Kadete maila (2004-2005 urteetan jaiotakoak)

Edozein modalitatetan parte hartu ahal izateko eskatzen diren baldintza bakarrak honakoak dira:

  • Kirol Elkarte bezala erregistratua egotea
  • Planteatzen diren kategorietan parte hartzea
  • Kirolari bakoitzak 7 euroko inskripzio-kuota bat ordaintzea

Aipatzekoa da Institutuak garraioa eta antolatzen diren jardunaldien kostoa bere gain hartzen duela.

Oharra: Gogoratu aurreko hiru urteetan bezala,  aurten ere haurrekin harreman zuzena duten monitore, entrenatzaile eta laguntzaileek, Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa eduki behar dutela.

Hori dela eta, txapelketa hasi aurretik, izena ematen duten talde guztiek federazioan ziurtagiri bat aurkeztu behar duzue, non talde horretan haurrekin harreman zuzena duten pertsona guztiek aipaturiko ziurtagiria eskuratu dutela dioen.

Ez da derrigorrezkoa ziurtagiri hori urtero aurkeztea. Soilik aurkeztu beharko da Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, baldin eta joan den urteko NKJ-etako edizioari alderatuz langile berriren bat balego.

KATEGORIA BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO PROBAK

KIMUAK

PROBA KONBINATUKO LANAK (3 txanda):

PROBA PARTAIDE KOPURUA EGIN BEHARREKO LANA
Lokotx biltzea 1 8 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita
Txingak 1 80 m. 3 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 20 metrotako zatian)
Zakulariak 3 80 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 160 metro (bi buelta plazari)

** Kimuek ez dute parte hartuko Sokatiran

HAURRAK

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA PARTAIDE KOPURUA EGIN BEHARREKO LANA
Lokotx Biltzea 1 10 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita
Txingak 1 80 m. 5 kg.ko txingekin   (2 joan-etorri 20 metrotako zatian)
Zakulariak 3 80 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 160 m.  (2 itzuli)
Arpana 2 70 zm.ko 2 korte

SOKATIRAKO PISUA:   480 kg.

KADETEAK

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA PARTAIDE KOPURUA EGIN BEHARREKO LANA
Koxkoak 1 12 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita
Txingak 1 60 m. 10 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 15 metrotako zatian)
Zakulariak 3 80 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 240 m.  (3 itzuli)
Arpana 2 70 zm.ko 3 korte

SOKATIRAKO PISUA:   540 kg.

Back to top