Nafarroako Herri Kirol Jokoak 2019
Apirilaren 14ean Nafarroako Herri Kirol Jokoen finala jokatuko da Berriozarren, goizeko 11:00etatik aurrera.
Herri kirol Joko hauek apirilaren 14a arte luzatuko dira, guztira 4 jardunaldi eta Finala jokatuko direlarik. Jardunaldi guztiak, finala ezik, goizeko 10:30etan hasiko dira.
1.Jardunaldia: Txantrea, martxoaren 17an
2.Jardunaldia: Etxarri Aranatzen, martxoaren 24an
3.Jardunaldia: Erratzun, martxoaren 31an
4.Jardunaldia: Berriozarren, apirilaren 7an
5.Jardunaldia (FINALA): Altsasun, apirilaren 14an
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Herri Kirol Joko hauetan hiru kategorietako neska-mutilek hartzen dute parte: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Taldeak mistoak izan ohi dira.
Haur eta Kadete mailetan bi txapelketa egiten dira: Sokatira eta Proba Konbinatua (lokotx biltzea, zaku lasterketa, txinga-erute, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).
Kimu mailakoek berriz, proba konbinatuko txapelketa bakarrik izanen dute (arpana modalitatea ez da sartzen).
Ondorengo Taulan parte hartzaileak azaltzen dira:
Kimuak (2007-2008) | Haurrak (2005-2006) | Kadeteak (2003-2004) | ||
KONBINATUA | KONBINATUA | SOKATIRA | KONBINATUA | SOKATIRA |
Araxes | Araxes | Araxes | ||
Txantrea | Txantrea | |||
Berriozar A | Berriozar | Berriozar | Berriozar | Berriozar |
Berriozar B | ||||
Intsusburu | Iñigo Aritza | Iñigo Aritza | Iñigo Aritza | |
Gainsol | ||||
Bargagain | ||||
Antsoain A | Antsoain A | Antsoain A | Antsoain | Antsoain |
Antsoain B | Antsoain B | Antsoain B | ||
Antsoain C | ||||
Artzanegi | ||||
Igantzi | Igantzi | |||
Andra Mari 1 | Andra Mari 1 | Andra Mari 1 | Andra Mari | Andra Mari 1 |
Andra Mari 2 | Andra Mari 2 | Andra Mari 2 | Andra Mari 2 | |
Andra Mari 3 | Andra Mari 3 | Andra Mari 3 | ||
Andra Mari 4 | Andra Mari 4 | |||
Andra Mari 5 | ||||
Andra Mari 6 | ||||
Andra Mari 7 | ||||
BRT Menditarrak | BRT Menditarrak | BRT Menditarrak | ||
Basaburua+Araxes | Basartza | Basarnegi | Basarnegi |
Taldeak zein kirol elkarte eta herrietakoak diren:
– Berriozar (Berriozar Kirol Elkartea). Berriozar
– Andra Mari (Andra Mari Kirol Elkartea). Etxarri Aranatz
– Iñigo Aritza (Har Hitza Kirol Elkartea). Altsasu
– Basaburua (Basaburuko Herri Kirol Taldea). Berroeta – Baztan
– Araxes (Herri Kirolak Araxes Kirol Elkartea). Araitz Betelu
– Igantzi (Igantziko Biltoki Kirol Elkartea). Igantzi
– BRT Menditarrak (Baztan-Bidasoako G.K.K.). Baztan eta Ultzama
– Basartza (Araxes, Basaburua eta Artzanegi artean osatutako taldea). Betelu, Berroeta, Baztan eta Ibero
– Basarnegi (Basaburua eta Artzanegi artean osatutako taldea). Berroeta, Baztan eta Ibero
– Antsoain (Antsoaingo Herri Kirol Taldea). Antsoain
– Txantrea (Txantrea Kirol Elkartea). Txantrea
KATEGORIA BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO PROBAK
KIMUAK
PROBA KONBINATUKO LANAK (3 txanda):
PROBA | PARTAIDE KOPURUA | EGIN BEHARREKO LANA |
Lokotx biltzea | 1 | 8 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita |
Txingak | 1 | 80 m. 3 kg.ko txingekin (2 joan-etorri 20 metrotako zatian) |
Zakulariak | 3 | 80 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat) |
Korrikalaria | 1 | 160 metro (bi buelta plazari) |
** Kimuek ez dute parte hartuko Sokatiran
HAURRAK
PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):
PROBA | PARTAIDE KOPURUA | EGIN BEHARREKO LANA |
Lokotx Biltzea | 1 | 10 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita |
Txingak | 1 | 80 m. 5 kg.ko txingekin (2 joan-etorri 20 metrotako zatian) |
Zakulariak | 3 | 80 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat) |
Korrikalaria | 1 | 160 m. (2 itzuli) |
Arpana | 2 | 70 zm.ko 2 korte |
SOKATIRAKO PISUA: 480 kg.
KADETEAK
PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):
PROBA | PARTAIDE KOPURUA | EGIN BEHARREKO LANA |
Koxkoak | 1 | 12 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita |
Txingak | 1 | 60 m. 10 kg.ko txingekin (2 joan-etorri 15 metrotako zatian) |
Zakulariak | 3 | 80 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat) |
Korrikalaria | 1 | 240 m. (3 itzuli) |
Arpana | 2 | 70 zm.ko 3 korte |
SOKATIRAKO PISUA: 540 kg.