NAFARROAKO 4X4 SOKATIRA TXAPELKETA – Apirilaren 1etik maiatzaren 20ra

Apirilaren 1etik maiatzaren 20ra Nafarroako goma gaineko 4×4 Sokatira Txapelketa jokatuko da.

PISUAK:

Gizonezkoen txapelketa (320 eta 300 kilo)      

Kategoria bakoitzean bina jardunaldi jokatuko dira.

Emakumezkoen txapelketa (255 eta 235 kilo)

Kategoria bakoitzean bina jardunaldi jokatuko dira.

Talde mistoen txapelketa  (280 Kilo)               

Jardunaldi bakarra jokatuko da.

20 urte azpikoen txapelketa  (280 Kilo)                       

Hiru jardunaldi jokatuko dira.

Kadete mailakoen txapelketa  (280 Kilo)                     

Hiru jardunaldi jokatuko dira.

EGUTEGIA:

EGUNAORDUALEKUAPISUAK
Apirilak 1 17:00Lesaka (pilotalekua)Gizonezkoak  320 / Emakumezkoak 255 – 1. jardunaldiak
Apirilak 22 17:00Txantrea (Orbinako kiroldegia)Gizonezkoak  320 / Emakumezkoak 255 – 2. jardunaldiak  
Maiatzak 6  17:00Berriozar (Eguzki plaza)  Mistoa 280 – Jardunaldi bakarra 20 urte azpikoak 280 / Kadeteak 280 – 1. jardunaldiak
Maiatzak 13  17:00Antsoain (Kiroldegiko frontoia)  Gizonezkoak  300 / Emakumezkoak 235 – 1.jardunaldiak 20 urte azpikoak 280 / Kadeteak 280 – 2. jardunaldiak
Maiatzak 20  17:00Elizondo  Gizonezkoak  300 / Emakumezkoak 235 – 2.jardunaldiak 20 urte azpikoak 280 / Kadeteak 280 – 3. Jardunaldiak

PARTE HARTUKO DUTEN TALDEAK:

Gizonezkoak 320 kilo:             Amaiur, Antsoain, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea

Gizonezkoak 300 kilo:             Amaiur, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea

Emakumezkoak 255 kilo:         Amaiur “a”, Amaiur “b”, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti-Gazte, Txantrea

Emakumezkoak 235 kilo:         Amaiur, Antsoain, Araxes “a”, Araxes “b”, Beti-Gazte, Txantrea

Mistoa 280 kilo:                       Amaiur “a”, Amaiur “b”,  Antsoain, Araxes, Berriozar “a”, Berriozar “b”, Beti-Gazte, Txantrea

20 urte azpikoak 280 kilo:        Amaiur, Antsoain “a”, Antsoain “b”, Antsoain “c”,  Berriozar “a”, Berriozar “b”, Sakana “a”, Sakana “b”

Kadeteak 280 kilo:                   Andra Mari “a”, Andra Mari “B”, Antsoain “a”, Antsoain “b”, Antsoain “c”, Berriozar

JOKATZEKO SISTEMA:

â ABSOLUTUA GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK (320, 300, 255 eta 235 kilo):

Bi jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez. Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute (bigarren  jardunaldia bukatu ondoren).

â ABSOLUTUA MISTOA (280 kilo):

Jardunaldi bakarra jokatuko da eta multzo bakarrean (denak denen aurka)

â 280 kilo (20 urte azpikoak):

Hiru jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez. Hiru jardunaldietako puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute (hirugarren jardunaldia bukatu ondoren).

Txapelketa honetan 2004-2008 urteetan jaiotako gazteek hartu ahal izanen dute parte.

Salbuespen gisa, 2003an jaiotako kirolari bakar bat onartuko da taldea osatzeko.

â  280 kilo (kadeteak):

Hiru jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez. Hiru jardunaldietako puntuak batu ondoren, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute (hirugarren jardunaldia bukatu ondoren).

Back to top