MUNDUKO SOKATIRA TXAPELKETA martxoaren 8tik 11ra ospatuko da Ipar Irlandako Parkgate herrian

Martxoaren 8 eta 9an klub arteko txapelketak jokatuko dira. 10 eta 11an berriz, Nazioarteko txapelketak.

Klub arteko txapelketan Nafarroako talde hauek hartuko dute parte: Amaiur, Antsoain, Berriozar eta Beti-Gazte.

Euskal Herriko selekzioarekin, Basque Countryren izenean BETI-GAZTE taldea arituko da kategoria gehienetan (Euskal Herriko txapel gehienak irabaziak baititu).

EGUTEGIA

Asteartean egitekoak dituzten pisaketen ondotik, martxoaren 8an abiatuko da klub arteko txapelketa. Asteazken goizean gizonezkoen 680 kiloko eta emakumeen 500 kiloko txapelketak jokatuko dituzte, baita 23 urtez beheitiko txapelketa mistoa ere (560 kilo). Arratsaldean, berriz, gizonezkoen 600 kiloko txapelketa jokatuko dute.

Nafarroatik parte hartuko duten taldeak:
Gizonezkoak 680 kilo: Ez dago Nafarroako talderik

Emakumezkoak 500 kilo: ANTSOAIN, BETI-GAZTE

23 urtez azpiko mistoa 560 kilo: ANTSOAIN, BERRIOZAR “A”, BERRIOZAR “B”

Gizonezkoak 600 kilo: ANTSOAIN, BETI-GAZTE

Martxoaren 9an, ortzegun goizean gizonezkoen 640 kiloko eta emakumeen 540 kiloko dominak izanen dituzte jokoan, baita 23 urtez beheitiko mutilenak eta neskenak ere. Ortzegun arratsaldean gizonezkoen 560 kiloko txapelketa eta txapelketa mistoa jokatuko dituzte, baita junior misto mailakoa.

Nafarroatik parte hartuko duten taldeak:
Gizonezkoak 640 kilo: Ez dago Nafarroako talderik

Emakumezkoak 540 kilo: BETI-GAZTE

*23 urtez azpiko gizonezkoak 600 kilo: ANTSOAIN, BERRIOZAR

*23 urtez azpiko emakumezkoak 500 kilo: AMAIUR, ANTSOAIN,  BERRIOZAR (Abadiñorekin)

Gizonezkoak 560 kilo: BETI-GAZTE

Mistoa 580 kilo: ANTSOAIN, BETI-GAZTE

*Junio mistoa 520 kilo: AMAIUR, ANTSOAIN, BERRIOZAR

Martxoaren 10ean, ortziralean, nazio arteko txapelketa abiatuko da. Goizean gizonezkoen 680 kiloko txapelketa jokatu da. Arratsaldean, gizonezkoen 600 kiloko eta emakumeen 500 kiloko txapelketak.

Euskal Herriko selekzioa (Basque Country) 500 eta 600 kilotan arituko da eta BETI-GAZTE taldeak ordezkatuko du.

Martxoaren 11n, larunbatean, azkenik, goizean gizonezkoen 640 kiloko txapelketa jokatuko da. Arratsaldean berriz, gizonezkoen 560 kiloko txapelketa eta mistoa 580 kilotan.

Euskal Herriko selekzioa (Basque Country) BETI-GAZTE taldeak ordezkatuko du 640 kilotan eta mistoan. Gizonezkoen 560 kilotan berriz, GAZTEDI taldeak ordezkatuko du.

Back to top