KIROLARI/SPORTKIDS – 2024ko Sanferminak
Aurten ere KIROLARI – SPORTKIDS eremuan egonen gara, Iruñeko Udalak kirol federazioen laguntzarekin 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzatantolatutako jolas-programazioan.
Jarduera guztiak Nafarroako kirol federazioetako begiraleek dinamizatuko dituzte, eta jarduerak kirolaren eta adiskidetasunaren balioak garatuko dituen filosofiarekin eginen dira.
ORDUTEGIA: 2024ko San Fermin jaietan herri kirolak egiteko gunea uztailaren 11n eta 12an soilik egonen da jarrita, 18:00etatik 20:30era.
KOKAPENA: Iruñeko Media Luna parkeko lubanarroetan.
Erantsitako dokumentuetan KIROLARI – SPORTKIDSen programazio osoa dago.
