HERRI KIROL LIZENTZIA 2026
Herri kiroletako edozein modalitateetan parte hartu ahal izateko lehenik eta behin federatu egin behar da. Lizentzia urte hasieran egitea gomendatzen dugu, izan ere, urtarriletik abendura bitarteko iraupena izaten baitu.
Herri kiroletako edozein modalitateetan parte hartu ahal izateko lehenik eta behin federatu egin behar da. Lizentzia urte hasieran egitea gomendatzen dugu, izan ere, urtarriletik abendura bitarteko iraupena izaten baitu.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin batera, Herri Kirolak sustatzeko ekintzak burutuko ditugu azaroa hilabetean:
Azaroaren 8an emanen zaio hasiera Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan.
2025eko azaroaren 14an ondorengo Herri Kirol Txapelketak jokatuko dira Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan, arratsaldeko 18:00tan.
2025eko urriaren 18an Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoa jokatuko da Antsoaingo Rafael Alberti plazan (Eguraldi txarra bada, IDAKI-ko patio estalian), eguerdiko 12:30tan.
2025eko urriaren 11an Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Lekunberrin (udaletxe aurrekaldean), eguerdiko 12:00tan.
2025eko irailaren 27an Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoaren Kanporaketa jokatuko da Igantzin (frontoian), arratsaldeko 18:00tan.
2025eko irailaren 21ean Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala jokatuko da Uharten, arratsaldeko 17:30etan (Toki-Alai pilotalekuan).
2025eko abuztuaren 15ean ondorengo Herri Kirol Txapelketak jokatuko dira Arantzan, arratsaldeko 18:00tan hasita.
2025eko abuztuaren 14an Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Donamarian, arratsaldeko 18:30etan hasita.