ABUZTUAK 22 – LEKUNBERRI (12:00) Nafarroako Bikotekako Aizkora txapelketa eta Nafarroako Harrijasotze Txapelketa

2021eko abuztuaren 22an ondorengo Herri Kirol Txapelketak jokatuko dira Lekunberrin (Euskalduna ostatuaren atzeko aldean), eguerdiko 12:00etan.

NAFARROAKO BIKOTEKAKO AIZKORA TXAPELKETA

Bikote bakoitzak moztu beharreko enborrak: Sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako

Bikoteak:

  • Iker Vicente eta Iban Resano
  • Jon Rekondo eta Eneko Saralegi
  • Julen Kañamares eta Joxean Etxeberria

Oharra: Oier Kañamares aritzekoa zen Julenekin, baina mina hartuta dagoenez, bere ordez Joxean arituko da.

NAFARROAKO HARRIJASOTZE TXAPELKETA

Lana: Bi minutuko txandak ondorengo harriekin:

  • 125 kiloko zilindroa
  • 112,5 kiloko kubikoa
  • 100 kiloko bola

Parte hartzaileak:                                          

  • Josetxo Urrutia
  • Albaro Zugarrondo
Back to top