Nafarroako Sokatira Txapelketa 8×8. 4. jardunaldia (Lesaka)
Larunbatean, azaroak 9, txapelketako laugarren eta azken saioa jokatu zen Lesakan. Larunbateko jardunaldian 480 kilo azpitiko emakumezko taldeek eta 550 kilo azpitiko talde mistoek hartu zuten parte.
Emaitzak:
550 KILO (Mistoak 8×8) – Bigarren jardunaldia SAILKAPEN OROKORRA
1.- BETI-GAZTE 4 puntu Txapeldunak: BETI-GAZTE (8 puntu)
2.- TXANTREA 3 puntu Bigarrenak: TXANTREA (5,5 puntu)
3.- BERRIOZAR 2 puntu Hirugarrenak: BERRIOZAR (4,5 puntu)
4.- ANTSOAIN 1 puntu Laugarrenak: ANTSOAIN (2 puntu)
Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, 550 kilo azpitiko txapela Beti-Gazte taldeak eraman zuen.
480 KILO (Emakumezkoak 8×8) – Bigarren jardunaldia SAILKAPEN OROKORRA
1.- TXANTREA 2,5 puntu TXANTREA (5 puntu)
2.- BETI-GAZTE 2,5 puntu BETI-GAZTE (5 puntu)
3.- ANTSOAIN 1 puntu ANTSOAIN (2 puntu )
Lehen postua erabakitzeko berdinketa haustea egin ondoren, 480 kiloko txapela Txantrearentzat izan zen. Beraz, 480 kiloko kategorian txapeldunak Txantreakoak, bigarren postuan Beti-Gazte eta hirugarrenean Antsoain.
Larunbateko jardunaldiarekin amaiera eman zitzaion Nafarroako Sokatira Txapelketari. Kategoria bakoitzeko txapeldunak talde hauek izan dira:
600 kilo (gizonezkoak): Beti-Gazte
520 kilo (emakumekoak): Beti-Gazte
550 kilo (talde mistoak): Beti-Gazte
480 kilo (emakumezkoak): Txantrea
Orain talde gehienak Euskal Herriko Lauko Sokatira Txapelketan parte hartuko dute.
Txapelketa azaroaren 10ean hasi eta abenduaren 21ean bukatuko da.