Nafarroako Sokatira Txapelketa (450 kilo eta 375 kilo)

Pasa den larunbatean, otsailak 20, Nafarroako 2020ko Sokatira Txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen Lesakako pilotalekuan.

 

Larunbateko jardunaldian Gizonezko eta Emakumezkoen Txapelketak jokatu ziren.

Dakizuen bezala gizonezkoak eta emakumezkoak pisu bakarren lehiatuko dira eta sei tiralariz osaturiko taldeak izanen dira.

 

 

EMAITZAK

 

Gizonezkoen txapelketa 6×6  (450 kilo) Jardunaldi bakarra

Txapeldunak: BETI-GAZTE*

Bigarrenak: TXANTREA “B”

Hirugarrenak: TXANTREA “A”

Laugarrenak: BERRIOZAR

Bosgarrenak: ANTSOAIN

*Oharra: Beti-Gazte eta Txantrea “b”ren artean puntu berdinketa egon zen eta berdinketa hausteko azken tiraldia egin behar izan zuten. Azken tiraldi honetan Beti-Gaztek irabazi zuen.

 

Emakumezkoen txapelketa 6×6  (375 kilo) Jardunaldi bakarra

Txapeldunak: BETI-GAZTE

Bigarrenak: TXANTREA

Hirugarrenak: BERRIOZAR

Laugarrenak: ANTSOAIN

 

 

Heldu den larunbatean bigarren eta azken jardunaldia jokatuko da leku berean, arratsaldeko 16:00etan.

Talde mistoak lehiatuko dira larunbatean 550 kiloko kategorian (8×8).

Back to top