Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa 2020

Gaur, 2020ko urriak 4, eguerdiko 12:00etan jokatu da Lekunberrin.

 

Emaitzak:

  1. Iker Vicente (Otsagi) 12:52
  2. Jon Rekondo (Leitza) 15:51
  3. Eneko Saralegi (Leitza) 17:38
  4. Ruben Saralegi (Leitza) 17:46
  5. Oier Kañamares (Arostegi) 18:08
  6. Julen Kañamares (Arostegi) 18:15
  7. Iban Resano (Dorrao) 19:01
  8. Joxean Etxeberria (Ziga) 19:16
  9. Goizeder Belza (Etxarri Aranatz) 20:59
  10. Xuban Kañamares (Arostegi) 21:20

 

Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar izan ditu.

 

Lehen bost sailkatuek finalerako txartela lortu dute. Finala Donezteben  jokatuko da abenduaren 6an (12:00).

Azkeneko bi sailkatuek maila galdu dute. Zortzigarren postuan gelditu den Joxean Etxeberriak berriz, Lopezen aurkako jaitsiera kanporaketa eskatu du (Juan Jose Lopezek ez du kanporaketan parte hartu lesio baten ondorioz).

Jaitsiera kanporaketa jokatzeko, gehienez gaurtik hasi eta 8 hilabete izanen dira.

Back to top