MUNDUKO GOMA GAINEKO SOKATIRA TXAPELKETA 2024

2024ko otsailaren 8tik 13ra, Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa jokatu zen Helsinborgen (Suedia), bertan, Euskal Herriko taldeek oso emaitza onak lortu zituztelarik.

Hori dela eta, Nafarroako Herri Kirol Federaziotik euskal kirolari eta talde guztiak zoriondu nahi ditugu,  bereziki gure Federazioko taldeak: Antsoain, Berriozar eta Beti-Gazte.

Beti-Gazte Sokatira taldeak txapelketa absolutuetan (bai kluben artekoan eta baita selekzio bezala) emaitza bikainak lortu zituen. Baita Antsoain eta Berriozarrek ere, gazteen kategorietan.

Zorionak eta eskerrik asko talde eta kirolari guztiei erakutsi duzuen mailagatik eta lortutako emaitzengatik.

KRONIKA – Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa

Back to top