Modalitate eta maila desberdinak kontutan hartuz, hogeiren bat Nafarroako herri kirol txapelketa antolatzen dira urtero. Gainera, erakustaldiak eta Euskal Herriko txapelketa batzuk ere antolatzen dira.

Halaber, Herriz Herri izendaturiko txapelketa bat ere antolatzen da, non herri kirol modalitate gehienak sartzen diren. Parte hartzea taldeka izaten da eta probak errelebuka.

Nafarroako Herri Kirol Txapelketen zerrenda hau da:

  • Gizonezkoen 1. mailako Aizkora Txapelketa (kanporaketa eta finala)
  • Gizonezkoen 2. mailako Aizkora Txapelketa (kanporaketa eta finala)
  • Gizonezkoen 3. mailako Aizkora Txapelketa (kanporaketa eta finala)
  • Gizonezkoen Bikotekako Aizkora Txapelketa
  • Gizonezkoen Trontza Txapelketa
  • Emakumezkoen Trontza Txapelketa
  • Kadete mailako Trontza Txapelketa
  • Trontza Txapelketa Mistoa (Absolutua eta 21 urtez azpikoa)
  • Talde Mistoen Herriz Herri Txapelketa (Proba Konbinatuak)
  • Goma Gaineko Sokatira Txapelketa 4×4
  • Goma Gaineko Sokatira Txapelketa 8×8
  • Nafarroako Kirol Jokoak
  • Lokotx Biltze Txapelketak (Gizonezkoak eta emakumezkoak)
  • Ingude Altxatze Txapelketak (Gizonezkoak eta emakumezkoak)
  • Gizonezkoen Harrijasotze Txapelketa
  • Gizonezkoen Lasto Altxatze Txapelketa
  • Gizonezkoen Orga Jokoa Txapelketa
  • Zakulari Txapelketa
  • Txinga-eroate Txapelketak (Gizonezkoak eta emakumezkoak)
  • Gizonezkoen Sega Txapelketa

Erakustaldiak

Federazioak Herri Kirol txapelketa eta erakustaldiak antolatzen ditu, batez ere nafarroako eta herrialde mugakideetako udaletxeentzat. Aurrekontua eskatu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri 948 450900 telefonoan edo gure kontakturako formulariaren bitartez.

Back to top