Nafarroako Sokatira Txapelketa 8×8. 2. jardunaldia

Larunbatean, urriak 26, txapelketako bigarren saioa jokatu zen Elizondon. Larunbateko jardunaldian 600 kilo azpitiko gizonezko taldeek eta 520 kilo azpitiko emakumezko taldeek hartu zuten parte.

Emaitzak:

600 KILO (Gizonezkoak 8×8) – Bigarren jardunaldia     SAILKAPEN OROKORRA

1.- BETI-GAZTE                    4 puntu                                    Txapeldunak: BETI-GAZTE (8 puntu)

2.- BERRIOZAR                    3 puntu                                   Bigarrenak: BERRIOZAR (5 puntu)

3.- TXANTREA                      2 puntu                                    Hirugarrenak: TXANTREA (5 puntu)

4.- ANTSOAIN                       1 puntu                                   Laugarrenak: ANTSOAIN (2 puntu)

 

Bi jardunaldietako puntuen batura egin ondoren:

– Lehenik bigarren postua erabakitzeko desenpatea egin zuten Berriozar eta Txantreak (Berriozarrek irabazi zuen).

Beraz, ikusiko duzuenez, 600 kiloko txapela Beti-Gaztek irabazi zuen.

 

520 KILO (Emakumezkoak 8×8) – Bigarren jardunaldia            SAILKAPEN OROKORRA

1.- TXANTREA                      2,5 puntu                                Txapeldunak: BETI-GAZTE (5,5 puntu)

2.- BETI-GAZTE                    2,5 puntu                                Bigarrenak: TXANTREA (4,5 puntu)

3.- ANTSOAIN                       1 puntu                                   Hirugarrenak: ANTSOAIN (2 puntu )

 

Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, 520 kilo azpitiko txapela Beti-Gazte taldeak eraman zuen.

Datorren larunbatean, azaroak 2,  emakumezkoen 480 kiloko eta talde mistoen 550 kiloko lehen jardunaldiak jokatuko dira Leitzako pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Back to top