Nafarroako Kirol Jokoak – FINALA (Altsasu)
Atzo, apirilak 14, Nafarroako Herri Kirol Jokoetako Finala jokatu zen Altsasun. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.
Proben ordena hau izan zen: kimu mailako Proba Konbinatua, haur mailako Proba Konbinatua, kadete mailako Proba Konbinatua eta azkenik haur eta kadete mailako Sokatira.
KONBINATUKO SAILKAPENAK:
KIMU MAILA (Finala):
Txapeldunak: Andra Mari 4 06:57.03
Bigarrenak: Berriozar “b” 06:59.24
Hirugarrenak: Andra Mari 6 07:16.31
Laugarrenak: Araxes 07:18.03
HAUR MAILA (Finala):
Txapeldunak: Igantzi 09:03.38
Bigarrenak: Andra Mari 3 09:38.08
Hirugarrenak: Berriozar 10:33.37
Laugarrenak: Antsoain “a” 10:41.46
KADETE MAILA (Finala):
Txapeldunak: Iñigo Aritza 10:12.96
Bigarrenak: Andra Mari 10:14.19
Hirugarrenak: Araxes 10:42.52
Laugarrenak: Basarnegi 11:04.72
SOKATIRAKO SAILKAPENAK:
HAUR MAILA (480 KG) Finala:
Txapeldunak: Txantrea
Bigarrenak: Andra Mari 3
Hirugarrenak: Andra Mari 4
Laugarrenak: Andra Mari 2
* Oharrak:
– Hirugarren postua erabakitzeko berdinketa hausteko tiraldia egin behar izan zuten Andra Mari 4 eta Andra Mari 2k.
KADETE MAILA (540 KG) Finala:
Txapeldunak: Andra Mari 2
Bigarrenak: Basarnegi
Hirugarrenak: Antsoain
Laugarrenak: Iñigo Aritza
* Oharrak:
– Hirugarren postua erabakitzeko berdinketa hausteko tiraldia egin behar izan zuten Antsoain eta Iñigo Aritzak.