Nafarroako 1. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa

Atzo irailak 22, arratsaldeko 17:30etan jokatu zen Uharteko Toki-Alai pilotalekuan.

Emaitzak:

1. Iker Vicente (Otsagi) 14:51

2. Jon Rekondo (Leitza) 15:46

3. Ruben Saralegi (Leitza) 16:08

4. Juan Jose Lopez (Lezaun) 16:26

5. Joxean Etxeberria (Ziga) 17:08

6. Iban Resano (Dorrao) 17:16

7. Oier Kañamares (Arostegi) 17:48

8. Eneko Saralegi (Leitza) 18:38

9. Asier Pellejero (Areso) 18:55

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

Lehen bost sailkatuek finalerako txartela lortu dute. Finala Donezteben jokatuko da azaroaren 15ean, arratsaldeko 18:00ean.

Azkeneko bi sailkatuek printzipioz maila galduko dute. Azken aurreko sailkatuak Julen Kañamaresen aurkako jaitsiera kanporaketa eskatzeko aukera izanen du.

Back to top