Nafarroako 1. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala
Azaroaren 15ean jokatu zen Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan.
Aizkolari bakoitzak moztutako enborrak: Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko.
Emaitzak:
Txapelduna: Iker Vicente (Otsagi) 32:16
Bigarrena: Juan Jose Lopez (Lezaun) 33:57
Hirugarrena: Jon Rekondo (Leitza) 34:18
Laugarrena: Ruben Saralegi (Leitza) 38:56
Bosgarrena: Joxean Etxeberria (Ziga) 39:04
Aizkora Finalarekin batera, Mikel Lopetegik “Urra”ren harrijasotze erakustaldia eskeini zuen.