Joxean Etxeberria eta Eloy Corcheroren arteko AIZKORA APUSTUA

Joxean Etxeberriak irabazi zuen otsailaren 24ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Eloy Corcheroren aurka jokaturiko aizkora apustua. Alde bakoitzak 3.000 euro jokatuak zituen dirutan.

Aizkolari bakoitzak lau oinbiko eta 8 kanaerdiko moztu behar izan zituen.

Desafioa Herri Kirol Federazioak kontrolatua izan zen, eta amaieran dopinaren aurkako proba pasatu behar izan zuten bi aizkolariek.

Joxean Etxeberria (Ziga, Nafarroa) 49:02.60
Eloy Corchero (Araia, Alaba) 54:57.93

Dokumentuak

Back to top