1.- PROBA KONBINATUA

1.1.- KATEGORIAK.

Nafarroako Herri Kirol Jokoetan hiru kategoriatan arituko dira kirolariak: Kimu maila, Haur maila eta Kadete maila.

  • Kimu mailako parte hartzaileak 2.008-2.009an jaiotakoak izanen dira (Jolas hauen edizio bakoitzeko Araudi Orokorrak zehazten dituen urteetan jaioak, alegia). Salbuespen gisa taldeek, gehienez, 2.010an jaiotako hiru kirolari (hots, Araudi Orokorrak zehazten duen urtean baino urte bat geroago jaiotakoak) sartu ahal izanen dituzte.
  • Haur mailako parte hartzaileak 2.006-2.007an jaiotakoak izanen dira (Jolas hauen edizio bakoitzeko Araudi Orokorrak zehazten dituen urteetan jaioak, alegia). Salbuespen gisa taldeek, gehienez, 2.008an jaiotako hiru kirolari (hots, Araudi Orokorrak zehazten duen urtean baino urte bat geroago jaiotakoak) sartu ahal izanen dituzte.
  • Kadete mailako parte hartzaileak 2.004-2.005an jaiotakoak izanen dira (Jolas hauen edizio bakoitzeko Araudi Orokorrak zehazten dituen urteetan jaioak, alegia). Salbuespen gisa taldeek Haur mailako kirolariak sartu ahal izanen dituzte, beti ere haur mailakoak talde osoaren erdia baino guttiago badira.

Araudi Orokorrak zehazten dituen urteak baino gehiago duen kirolariak ezin izanen du parte hartu.

Taldeak emakumezkoak, gizonezkoak edota nahastuak izan daitezke. Talde guztiek bere kategoriako Txapelketa bakarrean hartuko dute parte.

Kirolari batek ezin izanen du jardunaldi batean bi maila desberdinetan parte hartu (adibidez kimu mailako proba konbinatuan aritu lehenik eta haurren mailako proba konbinatuan ondoren). Soilik parte har dezake beste maila batean, jardunaldi horretan dagokion mailan parte hartu ez badu.

            1.2.- JOKATZEKO SISTEMA.

  • Kimu, haur eta kadete mailako Proba konbinatuetan 4 jardunaldi eta Finala jokatuko dira. Finalean lau taldek hartuko dute parte, 4 jardunaldietako denborak gehituta, denborarik onena duten lau taldeek hain zuzen.
  • Kimu mailan sei multzotan banaturik eta haur mailan hiru multzotan banaturik hartuko dute parte. Federazioaren esku gelditzen da jardunaldi bakoitzean multzoak zein taldek osatuko dituzten zehaztea. Kadete mailan berriz, bi multzotan arituko dira.
  • Talderen bat jardunaldi batera agertuko ez balitz, egun horretan azken postuan sailkatutako taldearen denbora + bi minutu ezarriko litzaioke (taldea jardunaldira azaldu ez izanaren zergaitia aztertu ondoren).

            1.3.- EGIN BEHARREKO LANAK ETA PARTE HARTZAILE KOPURUA.

Proba Konbinatuetan egin beharreko lanak eta parte hartzaile kopuruak (erreleboka eta dena hiru aldiz):

PROBA KO. KIMUAK HAURRAK KADETEAK
Lokotx biltzea 1 8 lokotx, metro bateko tarteaz jarrita (lehen lokotxa saskitik 2 metrotara) 10 lokotx, metro bateko tarteaz jarrita (lehen lokotxa saskitik 2 metrotara) 12 lokotx, metro bateko tarteaz jarrita (lehen lokotxa saskitik 2 metrotara)
Txingak 1 80 m. 3 kg.ko txingekin     (2 itzuli) 80 m. 5 kg.ko txingekin     (2 itzuli) 60 m. 10 kg.ko txingekin      (2 itzuli)
Zakulariak 3 80 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat) 80 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat) 80 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)
Korrikalaria 1 160 m.  (2 itzuli) 160 m.  (2 itzuli) 240 m.  (3 itzuli)
Arpana 2 —————- 70 zm.ko 2 korte 70 zm.ko 3 korte

 

            1.4.- JOKATZEKO ARAUAK.

  • Lokotx biltzea. Biltzaile bakoitzak bildu beharko ditu berari dagozkionak, banan banan, eta saski batean sartu. Bigarren seriean lokotxak bere tokian jarri beharko ditu eta hirugarrenean berriro ere bildu.

Parte hartzaileren batek, aurreko lokotxa sartu gabe, berri bat saskira ekarriz gero, epaileak zigorra jarriko dio: sartu ez duen lokotxa lehen zegoen lekutik metro batera jarriko du. Hala ere, epaileak beti abisatuko dio kirolariari lokotxa kanpora joan bazaio. Lokotx biltzean benetazko lokotxak edota egur puxkak erabili ahal izanen dira. Egur puxkak erabiltzekotan honako neurrien barruan egon beharko dira: 14 eta 20 zm. bitarteko luzera eta, borobilak badira, 2,5 eta 3 zm. bitarteko diametroa, edo karratuak badira, 2,5 eta 3 zm. bitarteko aldea. Lehen lokotxa saskitik 2 metrotara jarriko da.

Monitorea ezin izanen da saskiaren atzean jarri, beti txingen parean jarriko da.

  • Kimuak eta haurrak: Bi txingekin (esku bakoitzean bana) zehaztutako distantzia ibili beharko du: 80 m. (bi buelta egin beharko dituzte 20 metroko zatian).

Kadeteak: 60 m. ibili beharko du (bi buelta 15 metroko zatian).

Behar berereziko kirolariak: Beraiei egokitutako materiala erabiliko dute.

Txingetako marra ez bada ukitzen, kirolariari beti bueltatu araziko zaio. Komeniko litzake epailea marra horretan jartzea.

  • Kirolariak, zakua lepoan duela, 80 m. lasterka egin behar ditu. Erreleboan zakua bi kirolariek ukitu ahal dute (ematen duenak eta jasotzen duenak). Beti zakua bi eskuekin helduta egin behar da laster.

Kirolari bati zakua lurrera erortzen bazaio, berriro ere sorbalda gainean jarri beharko du eta bi eskuekin helduta eraman. Beti ere korrika jarraitu ahal izanen du, zakua ongi jartzen duen bitartean.

Zakua hartu eta atera behar duenak bi hankak txokoaren barruan eduki beharko ditu.

  • Arpanlariek bere kategoriari dagozkion mozketak egin beharko dizkiote 70 zm.ko zirkunferentzia duen enborrari. Mozketa bukatu baino lehen arpana aterako balitz, mozketa hori baliogabetuko litzateke. Arpanak Federazioak jarritakoak izanen dira («Pio » arpanak). “Lontxa” osoa moztu behar dute beti.
  • Proba batetik bestera pasatzeko epaileak seinale bat eginen dio hurrengo kirolariari (besoa goitik behera eramanez) aurrekoak bere lana bukatutakoan.
  • Epaileak plazara ailegatutakoan egurrak zenbakituko ditu eta ondoren antolatzaileek astoen gainean jarriko dituzte.
  • Arpanak zenbakituta daudenez, bakoitza bere enbor zenbakiarekin parekatuko da.
  • Taldeek lehenengo seriean Federaziotik bidalitako kale zenbakian moztu beharko dute, hau da, lehenengo kalea egokitu zaionari lehenengo enborrean eta lehenengo arpanarekin moztuko du. Bigarren seriean, bigarren enborrera pasako da eta hirugarren seriean hirugarrenera. Arpanak ez dira inongo momentuan mugituko, kirolariak izango dira mugituko direnak.. Horrela: 1-2-3-4 /2-3-4-1 / 3-4-1-2 /4-1-2-3
  • Kirolari bakoitza dagokion tokian egonen da. Kirolariren batek, dagokion tokitik at dagoelarik beste bati traba eginen balio 5 segundutako penalizazioa jasoko luke (behar bereziko kirolariak salbu).
  • Proba konbinatuko lanak ezin izanen dira trukatu. Adibidez, zakulari batek ezin izanen du txanda batean zakulari aritu eta bertze txanda batean lana korrikalariarekin aldatu.
  • Kirolari batek mina hartuko balu, probarekin ez segitzeko moduan, taldeko edozeinek (egun horretan parte hartzen hari denak) bukatu lezake bere lana.
  • Jardunaldietan eta finalean talde batek beste batetik gehienez bi kirolari hartu ditzake (arau hau proba konbinatuan nahiz sokatiran aplikatuko da). Kirolari batek ezin izango du jardunaldi berean bi maila desberdinetan aritu (soilik parte hartu dezake beste maila batean, jardunaldi horretan bere mailan ez badu parte hartu).

1.5.- MATERIALA.

Astoak jardunaldi bakoitzeko talde antolatzaileak jarriko ditu. Gainontzeko materiala Federazioak eramanen du. Federazioak ezin badu materialaren bat eraman, taldeei eramateko eskatuko die.

1.6.- EPAILEAK.

Talde antolatzaileak 2 epaile jarri beharko ditu. Epaile hauek arduratsuak izan behar dute eta kronometroa eta txistua eduki beharko dituzte. Horietaz gain Federazioak, proba bakoitzean, beste bi epaile jarriko ditu.

1.7.- ZIGORRAK.

Bi motatako zigorrak egonen dira: arinak eta larriak.

Zigor arinak. Hemen sartuko dira arauak ez betetzetik datozenak.:

  • Norbait bultzatzen bada
  • Behar baino lehenago ateratzen bada
  • Konoa botatzen bada
  • Zakua jaso eta atera behar duena txokoaren barruan ez badago
  • Zakua bi eskuekin heltzen ez bada

Kasu hauetan 5 segundoko zigorra izanen dute. 5 segundoak proba bukatutakoan aplikatuko dira, azken denborari gehituz.

Zigor larriak. Ikuslegoa, epaileak edota beste taldeekiko edozein jarrera ez-kirolzalea. Jarrera horiek kirolari edota talde osoaren kanporaketarekin zigortuak izanen dira.

2.- SOKATIRA 8×8

Hemen aipatzen ez diren gaiak Proba Konbinatuko berberak izanen dira.

2.1.- JOKATZEKO SISTEMA, GEHIENEZKO PISUAK ETA PARTAIDE KOPURUA

  • Kimu mailan ez da Sokatira probarik eginen.
  • Haur mailan lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Bi multzotan banaturik hartuko dute parte eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finala jokatuko dute (multzoak Federazioak erabakiko ditu).
  • Kadete mailan hiru jardunaldi eta finala jokatuko dira. Bi multzotan banaturik hartuko dute parte eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finala jokatuko dute (multzoak Federazioak erabakiko ditu). Kadete Mailako Sokatira Finala martxoaren 29an jokatuko da.
  • Haur mailan, gehienezko pisua 480 kg. izanen da eta Kadete mailan 540 kg.
  • Parte hartzaileak taldeko 7-10 tiralari izanen dira (nahiz haurretan nahiz kadeteetan, beti ere ezarritako pisuaren barruan sartzen badira), Proba Konbinatuan aritutako kirolari berdinak izan daitezkeelarik.
  • Tiraldia irabazteko ibili beharreko distantzia 3 m.koa izanen da.
  • Inolaz ere ezin izanen dira zapatila errekautxutatuak edo lijatuak erabili
  • Atzelarien babesak gehienez 5 cm izan beharko dituzte.
  • Aldaketa egiten denean, sartzen den kirolariak inolaz ere ezin izanen du ateratzen denak baino pisu gehiago eduki, nahiz eta pisu totaletik ez pasa.

            2.2.- PUNTUAKETA.

2.2.1. Tiraldien puntuaketa.

Talde batek jokaldi batean (2) bi tiraldi irabazten baditu eta besteak bat ere ez, hiru (3) puntu irabaziko ditu, talde galtzaileak aldiz (0) puntu. Talde bakoitzak tiraldi bana irabazten badu, bakoitzak puntu bat (1) lortuko du.

2.2.2. Jardunaldietako puntuaketa.

Jardunaldi bakoitzak dagokion puntuaketa izanen du. Jardunaldi guzietako puntuaketen batuketak erabakiko du Txapelduna zein den edo, bere kasuan, Finalera nortzu pasako diren.

Jardunaldi bakoitzeko puntuaketa honelaxe eginen da (lau taldeko multzo bat eredutzat hartuaz):

  1. Sailkatua: 4 puntu / 2. Sailkatua: 3 puntu / 3. Sailkatua: 2 puntu / 4. Sailkatua: puntu 1

Hiru talde izanen balira, lehenak 3 puntu lortuko lituzke, bigarrenak 2 eta hirugarrenak 1.

Finala edo azken jardunaldiaren ondoren puntuen berdinketa emanen balitz, berdindutako taldeen arteko azken tiraldi bat eginen da (bi tiraldi irabaztera).

3.- PROBAREN ANTOLAKETA (PROBA KONBINATUA + SOKATIRA 8X8)

3.1. TALDE ANTOLATZAILEA.

Jardunaldiko talde antolatzaileak honako zereginak izanen ditu:

  • Egurra prestatu eta jarri (pinua hala txopoa).
  • Jokalekua markatu (piboteak, kozkorretarako marrak, txingak,…..).
  • Jokalekua zintaz itxi.
  • Talde guztientzat astoak jarri
  • Kamionetako material guztia deskargatu (zakuak, saskiak, txingak…) eta proba bukatzean berriz kargatu
  • Goma, soka eta baskula jartzeaz eta biltzeaz arduratu
  • Goma eta sokaren garraioa Federazioaren esku geldituko da (taldeak gomarik ezin badu lortu). Bi goma behar direnean, talde antolatzaileak bat jarri beharko du derrigorrez.
  • Jokalekuaren muntaia eta bilketarako 2 pertsona bilatu.
  • Bi epaile jarri

Jardunaldia antolatzeak ekartzen dituen gastuak kubritzeko talde antolatzaileak Nafarroako Gobernuak banatzen duen diru-laguntza jasoko du (jardunaldi bakoitzeko 350€). Diru-laguntza horretatik beste gastuen artean Federazioko epaileak (120 euro), megafonia (10 euro) eta aurkezlea (70 euro) ordaindu beharko ditu talde antolatzaileak.

3.2. JARDUNALDIAREN GARAPENA.

  • Federazioko langileak autobusen irteera orduaren berri emanen die taldeei.
  • Kirolariek txandala jarrita eramanen dute.
  • Talde bereko kirolari guziek, gutxienez, kamiseta berdina eramanen dute.
  • Talde antolatzaileak jokalekua prest izanen du, Federazioko arduradunek materialea ekartzearen zain.
  • Talde antolatzaileak materialea dagokion tokira eramanen du.
  • Talde bakoitzeko arduradunak aktak bete eta epaileari eramanen dizkio. Horretaz gain bere taldeko kirolariak elkarrekin mantenduko ditu.
  • Egurrak zenbakituko dira (haurretan zein kadeteetan)
  • Proba Konbinatuarekin hasiko da eta Sokatirarekin bukatu.
  • Leku eta talde aldaketak ahalik eta azkarren egitea eskatzen da.
  • Jardunaldia bukatutakoan arduradun bakoitzak akta sinatuko du (Jardunaldiaren garapenari buruzko alegazioren bat egin nahi izanez gero aktan agertaraziko du).
  • Proba bukatutakoan kirolariak autobusera itzuliko dira eta talde antolatzaileak material guztia bildu eta kamionetan sartuko du.

3.3. EPAILEAK.

  • Taldeetako arduradunek ekarriko dituzten aktak egiaztatuko dituzte.
  • Egurrak zenbakituko dituzte.
  • Jokalekuaren neurriak Araudian zehazten direnen barruan daudela egiaztatuko dute (ongi ez baleude, taldeen adostasunarekin joka liteke).
  • Taldeen pisaketa eginen dute.
  • Aktak beteko dituzte eta Federaziora igorriko dituzte.

4.- PARTE HARTZAILEAK ETA EGUTEGIA (PROBA KONBINATUA ETA SOKATIRA 8X8)

2.020ko NAFARROAKO HERRI KIROL JOKOAK

                            KATEGORIAK, MODALITATEAK, TALDEAK ETA EGUTEGIA

Kimuak
(2008-2009)
Haurrak
(2006-2007)
Kadeteak
(2004-2005)
 

KONBINATUA

 

KONBINATUA SOKATIRA KONBINATUA SOKATIRA
Araxes A     Araxes Araxes
Araxes B        
Berriozar A Berriozar Berriozar Berriozar Berriozar A
Berriozar B       Berriozar B
Berriozar C        
Antsoain A Antsoain A Antsoain A Antsoain Antsoain A
Antsoain B Antsoain B Antsoain B   Antsoain B
Igantzi Igantzi   Basaburua  
Artzanegi        
Txantrea Txantrea Txantrea Txantrea Txantrea
BRT Menditarrak BRT Menditarrak   BRT Menditarrak  
I.Aritza Intsusburu Iñigo Aritza Iñigo Aritza    
I.Aritza Bargagain        
I.Aritza Gainsol        
Andra Mari 1 Andra Mari 1 Andra Mari 1 Andra Mari Andra Mari 1
Andra Mari 2 Andra Mari 2 Andra Mari 2   Andra Mari 2
Andra Mari 3 Andra Mari 3 Andra Mari 3    
Andra Mari 4        
Andra Mari 5        
Andra Mari 6        
Andra Mari 7        

Jardunaldiak, honako egun, ordu eta lekuetan Jokatuko dira:

  • Jardunaldia: MARTXOAK 8               10:30   Berriozar
  • Jardunaldia: MARTXOAK 15              10:30   Etxarri Aranatz
  • Jardunaldia: MARTXOAK 22             10:30   Antsoain
  • Jardunaldia: MARTXOAK 29             10:30   Altsasu
  • Jardunaldia (Finala): APIRILAK 5    11:00   Igantzi (euria eginez gero, Bera edo Sunbillan)

 

Back to top