Herri kiroletako edozein modalitateetan parte hartu ahal izateko lehenik eta behin federatu egin behar da. Lizentzia urte hasieran egitea gomendatzen dugu, izan ere, urtarriletik abendura bitarteko iraupena izaten baitu.

Herri Kirol lizentzia ateratzea edo berritzea 70€ kostatzen da.

Lizentzia lehen aldiz ateratzen denean, ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

–         Argazki 1

–         NAN fotokopia

–         Datu babesen orria sinatuta (Ikusi inprimakia)

Gainontzekoek (lehen aldia ez dutenak) fitxa ekarri beharko dute Federaziora berritu ahal izateko.

 

Nafarroan antolatuko diren banaka, binaka edota taldekako txapelketak hauek dira (izena ematea libre dutenak):

– 3.Mailako Aizkora Txapelketa

– Harrijasotze Txapelketa

– Lokotx Biltze Txapelketa

– Lasto Altxatze Txapelketa

– Orga Joko Txapelketa

– Gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketa

– Emakumezkoen Ingude Altxatze Txapelketa

– Gizonezkoen Txinga Txapelketa

– Emakumezkoen Txinga Txapelketa

– Kadete Mailako Arpana Txapelketa (binaka)

– 2. Mailako Arpana Txapelketa (binaka)

– Emakumezkoen Arpana Txapelketa (binaka)

– Arpana Txapelketa Mistoa (binaka)

– Herriz Herri Txapelketa (taldeka)

– Sokatira Txapelketak (taldeka)

– Sega Txapelketa

 

Txapelketen inguruko informazioa jasotzeko edo izena emateko jarri harremanetan Federazioarekin:

Tlfnoa: 948 450900  /  622 368428

Email: info@herrikirolaknafarroa.org

Back to top