EMAITZAK

Mieltxo Mindegia eta Luis Mª Txapartegiren arteko AIZKORA APUSTUA

Luis Mª Txapartegik irabazi zuen martxoaren 11an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Mieltxo Mindegiaren aurka jokaturiko aizkora apustua. Alde bakoitzak 4.000 euro jokatuak zituen dirutan.

Aizkolari bakoitzak zortzi kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko enbor moztu behar izan zituen.

Desafioa Herri Kirol Federazioak kontrolatua izan zen, eta amaieran dopinaren aurkako proba pasatu behar izan zuten bi aizkolariek.

Denborak:

Luis Mª Txapartegi (Zestoa, Gipuzkoa)         42:50.54 Ikusi akta.

Mieltxo Mindegia (Zubieta, Nafarroa)            42:50.60 Ikusi akta.

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación