EMAITZAK

Nafarroako Herriz Herri Txapelketa - Bigarren jardunaldia (Bera)

Atzo, uztailak 30, Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen Beran.

Aurtengo Herriz Herri Txapelketan Basaburua, Berriozar eta Menditarrak taldeak bi proba konbinatuetan lehiatzen dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga-erute eta ingude altxatzea).

 

Bigarren jardunaldian hiru taldeak aritu ziren lehian.

 

BIGARREN JARDUNALDIKO EMAITZAK

            * Lehen proba konbinatua

1.- Berriozar              17:42.36                   

2.- Menditarrak         17:44.02       

3.- Basaburua           18:53.35                   

 

            * Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

1.- Berriozar              3 puntu          

2.- Basaburua           2 puntu

3.- Menditarrak         puntu 1

 

 

Hurrengo jardunaldiak:

 

Hirugarren jardunaldia Etxalarko Herriko Plazan jokatuko da abuztuaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan. Etxalarren arituko diren taldeak: Basaburua, Berriozar eta Menditarrak.

 

Laugarren jardunaldia Burlatan jokatuko da abuztuaren 19an, arratsaldeko 20:00etan. Burlatan parte hartuko dutenak: Basaburua, Berriozar eta Menditarrak.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación