EMAITZAK

Emaitzak: Abuztua 2016

Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala (Abuztuak 14)

Pasa den igandean, abuztuak 14, jokatu zen Ezkurran, eguerdiko 12:00tan.

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko.

 

Emaitzak:

Txapelduna: Patxi Mindegia (Zubieta)                                  9:54.48

Bigarrena: Jon Telletxea (Beintza Labaien)                         10:51.27

Hirugarrena: Iker Gorriti (Uharte Arakil)                            11:38.30

Laugarrena: Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)                11:55.02

Bogarrena: Jacinto Etxekonanea (Beintza Labaien)           14:17.87

 

Lana lehen bukatzen zuten 2 aizkolariak (Patxi Mindegia eta Jon Telletxea) mailaz igo dira.

Nafarroako Herriz Herri Txapelketa - Bigarren jardunaldia (Bera)

Atzo, uztailak 31, Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen Beran.

Aurtengo Herriz Herri Txapelketan Arraiotz, Artzanegi, Basaburua “a”, Basaburua “b”, Bera, Berriozar eta Menditarrak taldeak bi proba konbinatuetan lehiatzen dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga-erute eta ingude altxatzea).

 

Bigarren jardunaldian Arraiotz, Artzanegi, Bera eta Berriozar taldeak aritu ziren lehian.

 

BIGARREN JARDUNALDIKO EMAITZAK

            * Lehen proba konbinatua

1.- Arraiotz                19:21.04                   

2.- Artzanegi              20:18.31       

3.- Berriozar               20:46.65       

4.- Bera                      20:55.68       

 

            * Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

1.- Bera                      4 puntu          

2.- Arraiotz                 3 puntu

3.- Berriozar               2 puntu

4.- Artzanegi              0 puntu

 

 

Hurrengo jardunaldiak:

 

Hirugarren jardunaldia Burlatako Larrañeta Plazan jokatuko da abuztuaren 19an, arratsaldeko 20:00etan. Burlatan arituko diren taldeak: Basaburua “a”, Basaburua “b” eta Menditarrak.

 

Laugarren jardunaldia Ororbian jokatuko da abuztuaren 20an, arratsaldeko 17:30etan. Ororbian parte hartuko dutenak: Artzanegi, Berriozar eta Bera.

 

Ikusi jardunaldi guztietako emaitzak

 

Euskal Herriko Gizonezkoen Trontza Txapelketa

Abuztuaren 28an jokatu zen Gorritin, eguerdiko 12:00etan.

 

Bikote bakoitzak egin beharreko lana:

-         Etzanda jarritako 60 ontzako enborrean 5 ebaketa

-         Zutik jarritako 54 ontzako enborrean 6 ebaketa

-         Etzanda jarritako 54 ontzako enborrean 6 ebaketa

-         Etzanda jarritako 60 ontzako enborrean 5 ebaketa

 

EMAITZAK:

Txapeldunak: Iñaki Barberena eta Josetxo Barberena (Nafarroa)       12:21.47

Bigarrenak: Mikel Eugi eta Julen Kañamares (Nafarroa)                      13:28.77

Hirugarrenak: Arkaitz Ispizua eta Santi Zubizarreta (Bizkaia)             14:31.72

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren bigarren kanporaketa (Lakuntza)

Abuztuaren 28an jokatu zen Lakuntzan.

Moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko.

 

Emaitzak:

1. Asier Pellejero (Nafarroa)            11:04

2. Aitor Urteaga (Gipuzkoa)             11:24

3. Eneko Saralegi (Nafarroa)            11:38

4. Iban Resano (Nafarroa)                11:40

5. Patxi Mindegia (Nafarroa)            11:58

6. Goizeder Belza (Nafarroa)            12:01

7. Iker Gorriti (Nafarroa)                  12:38

8. Iñaki Kintana (Araba)                   12:46

9. Urtzi Olasagasti (Gipuzkoa)        14:12

10. Aritz Oregi (Bizkaia)                  14:40

11. Unai Otaegi (Gipuzkoa)             15:18

12. Xabier Garcia (Bizkaia)             17:09

13. Josu Agirre (Nafarroa)              19:04

14. Done Intxausti (Bizkaia)           19:12

 

Lehen hiru saikatuek (Pellejero, Urteaga eta Saralegi) finala jokatuko dute, lehen kanporaketan sailkaturiko hiru aizkolariekin batera (Joxean Etxeberria, Oier Kañamares eta Jokin Alkizalete).

 

Finala urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Igantzin.

Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa (abuztuak 15)

Atzo, abuztuak 15, arratsaldeko 18:00tan jokatu zen Etxalarko pilotalekuan.

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat.

 

Emaitzak:

1. Mieltxo Mindegia (Zubieta)                             7:28.13

2. Joxean Etxeberria (Ziga)                                 8:57.43

3. Eneko Saralegi (Leitza)                                   9:11.11

4. Iban Resano (Dorrao)                                     9:19.03

5. Oier Kañamares (Arostegi)                            9:19.56

6. Oihan Larretxea (Bera)                                   9:27.14

7. Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz)               9:31.86

8. Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)                    9:40.68

9. Miguel Angel Etxeberria (Beintza Labaien)  10:32.99

10. Mikel Indakotxea (Zubieta)                        10:48.03

Oharrak:

-         Manolo Kañamares eta Xabier Mindegiak txapelketan ez aritzea erabaki zuten, ondorioz beraiek izanen dira maila galduko dutenak.

-         Kanporaketan sailkaturiko lehen bost aizkolariek finalerako txartela lortu dute. Finala urriaren 2an jokatuko da Etxarri Aranatzen.

Nafarroako Gizonezkoen Lokotx Biltze Txapelketa (Abuztuak 16)

Abuztuaren 16an (asteartea) jokatu zen Arantzan, arratsaldeko 18:00etan.

Egin beharreko lana: 50 lokotx bildu 1,25 metrotara jarriak bi lerrotan.

 

Emaitzak:

Txapelduna: Unai Iantzi (Aniz)                            6:15

Bigarrena: Fernando Etxegarai (Bera)                 6:23

Hirugarrena: Imanol Kañamares (Arostegi)        6:28

Laugarrena: Iñigo Lasaga (Etxalar)                     6:50

Bosgarrena: Iñaki Ekisoain (Berriozar)               6:56

Seigarrena: Andoni Lasaga (Etxalar)                   6:58

Zazpigarrena: Mikel Iantzi (Elizondo)                  7:09

 

Oharrak:

-         Unai Iantzi txapeldunak Nafarroako selekzioarekin parte hartuko du irailaren 3an (arratsaldez) Donostian jokatuko den Euskal herrialdeen arteko Txapelketan.

-         Lehen bi sailkatuak Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación