EMAITZAK

Emaitzak: Azaroa 2016

Nafarroako Sokatira Txapelketa 2016. 2º Jardunaldia

Atzo, azaroak 6, sokatirako bigarren jardunaldia jokatu zen Lesakan. Atzoko jardunaldian 600 kilo azpitiko gizonezko taldeek, 375 kilo azpitiko emakumezkoek eta 420 kilo azpitiko talde mistoek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

600 KILO (Gizonezkoak 8x8) – Bigarren jardunaldia

1.- BETI GAZTE          3 puntu

2.- BERRIOZAR          2 puntu

3.- TXANTREA            1 puntu

 

375 KILO (Emakumezkoak 6x6) – Bigarren jardunaldia

1.- BERRIOZAR          2 puntu

2.- TXANTREA           1 puntu

 

 

420 KILO (Mistoak  6x6) – Lehen jardunaldia

1.- TXANTREA           4 puntu                       

2.- BERRIOZAR “A”   3 puntu

3.- BERRIOZAR “B”   2 puntu

4.- KASKALLUETA     1 puntu

 

 

Datorren azaroaren 12an,  pisu hauetako azken jardunaldiak jokatuko dira Berriozarko pilotaleku berrian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Nafarroako Sokatira Txapelketa 2016. 3º jardunaldia

Igandean, azaroak 12, sokatirako azkeneko jardunaldia jokatu zen Berriozarren. Igandeko jardunaldian 600 kilo azpitiko gizonezko taldeek, 375 kilo azpitiko emakumezkoek eta 420 kilo azpitiko talde mistoek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

600 KILO (Gizonezkoak 8x8) – Hirugarren jardunaldia

1.- BERRIOZAR          3 puntu

2.- TXANTREA            2 puntu

3.- BETI-GAZTE          1 puntu

 

Beraz, ikusiko duzuenez, jokatu beharreko hiru jardunaldietako puntuak batu ondoren, 600 kiloko txapela Beti-Gaztek irabazi zuen.

 

 

375 KILO (Emakumezkoak 6x6) – Hirugarren jardunaldia

1.- BERRIOZAR          2 puntu

2.- TXANTREA           1 puntu

 

Hiru jardunaldietako puntuak batu ondoren, 375 kilo azpitiko txapela Berriozar taldeak eraman zuen.

 

 

420 KILO (Mistoak  6x6) – Hirugarren jardunaldia

1.- BERRIOZAR “A”   4 puntu                       

2.- TXANTREA           3 puntu

3.- BERRIOZAR “B”   2 puntu

4.- KASKALLUETA     1 puntu

 

Hiru jardunaldietako puntuak batu ondoren, 420 kilo azpitiko txapela Berriozar “A” taldeak eraman zuen.

 

Igandeko jardunaldiarekin amaiera eman zitzaion aurtengo Sokatira Txapelketari.

 

Beti-Gazte “A”, Beti-Gazte “B”, Berriozar, Txantrea eta Kaskallueta taldeak Euskal Herriko Lauko Sokatira Txapelketan parte hatzen ari dira, 300 eta 320 kilotan. Txantreak eta Berriozarrek emakumezkoen 260 kilotan ere parte hartzen ari dira. Jardunaldiak ondorengo egun eta lekuetan izanen dira:

 

Azaroak 19……....... 320 kilo (hirugarren jardunaldiak)……….......................Ibarra (Gi)            17:00

Azaroak 26....…….. .300 //260 kilo (lehen jardunaldiak)…… ........................Artziniega (Ar)     17:00

Abenduak 4....…....   300 //260 kilo (bigarren jardunaldiak)….........................?????                  11:30

Abenduak 17.........   300 // 260 kilo (hirugarren jardunaldiak)........................Kortezubi (Bi)       17:00

 

 

Nafarroako I. mailako aizkora txapelketaren finala eta Nafarroako II. mailako arpana txapelketa 2016

Azaroaren 18an Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan ospaturiko herri kirol proben emaitzak:

 

NAFARROAKO I.MAILAKO AIZKORA TXAPELKETAREN EMAITZAK:

 

 Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko.

Parte hartzaileak:

Txapelduna: Iker Vicente (Otsagi)                 32:16.38

Bigarrena: Ruben Saralegi (Leitza)                  32:26.06

Hirugarrena: Jon Rekondo (Leitza)                  33:15.15

Laugarrena: Juan Jose Lopez (Lezaun)           34:11.21

Bosgarrena: Donato Larretxea (Arantza)       36:31.77

 

NAFARROAKO II. MAILAKO ARPANA TXAPELKETAREN EMAITZAK:

 

Emaitzak:

Lehen sailkatuak: Raul Maiza  eta Jose Luis Cano (Berriozar)                     8:32.81

Bigarren sailkatuak: Esteban eta Martin Pikabea (Gerendiain)                    8:40.92

Lana: Etzanda jarritako kanaerdiko enborrari 14 epai eta zutik jarritako kanaerdikoari 4 epai.

Oharra: Maiza eta Cano lehen mailara igo dira; Pikabea anaiek bigarren mailan jarraituko dute.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación