EMAITZAK

Duela gutxiko emaitzak

Joxean Etxeberria eta Xabier Zalduaren arteko aizkora-korrika apustua

Joxean Etxeberriak irabazi zuen abenduaren 30ean Azpeitiako Zezen Plazan Xabier Zalduaren aurka jokaturiko aizkora eta korrika apustua. Alde bakoitzak 3.000 euro jokatuak zituen dirutan.

Aizkolari bakoitzak  hamar kanaerdiko moztu behar izan zituen. Ondoren Zalduak 10 km egin behar zituen korrikan eta Joxeanek 8 km eta 600 metro.

Desafioa Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatua izan zen, eta amaieran dopinaren aurkako proba pasatu behar izan zuten bi aizkolariek.

Denborak:

Joxean Etxeberria (Ziga, Nafarroa)                Aizkora     24:52              Korrika: 1:07.42

Xabier Zaldua (Zumarraga, Gipuzkoa)          Aizkora     26:32               Korrika: 1:12.54

Euskadiko Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketa

Atzo, abenduak 17, jokatu ziren Kortezubiko pilotalekuan aurtengo Euskadiko goma gaineko 4x4 SOKATIRA  txapelketako azken finalak, emakumezkoak 260 kilo eta gizonezkoak 300 kilo.

 

Emaitzak:

 

EMAKUMEZKOAK 260 kilo

 

Lehena

BADAIOTZ

2.

IBARRA “A”

3.

TXANTREA

4.

IBARRA “B”

5.

BETI-GAZTE

6.

BERRIOZAR

 

GIZONEZKOAK 300 kilo

 

Lehena

BETI-GAZTE

2.

SOKARRI

3.

ÑAPURRAK

4.

BAIGORRI

5.

BERRIOZAR

6.

KASKALLUETA

 

 

 

 

 

 

Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapelketa 2017

Pasa den larunbatean, abenduak 16, jokatu zen Asteasun, arratsaldeko 18:00tan.

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: 45 ontzako 4 enbor eta 2 kanaerdiko.

Emaitzak:

1. Hodei Ezpeleta                                      14:09

2. Xuban Kañamares (Arostegi)               14:35

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

Azaroaren 17an, Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala jokatu zen Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan

 

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko.

 

Emaitzak:

Txapelduna: Iker Vicente (Otsagi)                 32:37.30

Bigarrena: Jon Rekondo (Leitza)                     35:15.37

Hirugarrena: Mieltxo Mindegia (Zubieta)        36:48.09

Laugarrena: Ruben Saralegi (Leitza)              38:44.59

Bosgarrena: Joxean Etxeberria (Ziga)           39:41.89

 

Nafarroako Sokatira Txapelketa 2017. 4. Jardunaldia

Larunbatean, azaroak 18, txapelketako laugarren saioa jokatu zen Lesakan. Larunbateko jardunaldian 600 kilo azpitiko gizonezko taldeek eta 550 kilo azpitiko talde mistoek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

600 KILO (Gizonezkoak 8x8) – Bigarren jardunaldia     SAILKAPEN OROKORRA

1.- BETI-GAZTE                      3 puntu                           Txapeldunak: BETI-GAZTE (6 puntu)

2.- BERRIOZAR                      2 puntu                             Bigarrenak: BERRIOZAR     (4 puntu)

3.- ANTSOAIN                        1 puntu                             Hirugarrenak: ANTSOAIN    (2 puntu)

 

Beraz, ikusiko duzuenez, jokatu beharreko bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, 600 kiloko txapela Beti-Gaztek irabazi zuen.

 

550 KILO (Mistoak 8x8) – Bigarren jardunaldia              SAILKAPEN OROKORRA

1.- BETI-GAZTE                     5 puntu                              Txapeldunak: BETI-GAZTE        (10 puntu)

2.- BERRIOZAR “A”                4 puntu                               Bigarrenak: BERRIOZAR “A”       (8 puntu)

3.- BERRIOZAR “B”                3 puntu                               Hirugarrenak: BERRIOZAR “B”   (6 puntu )

4.- ANTSOAIN “B”                  2 puntu

5.- ANTSOAIN “A”                  1 puntu

 

Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, 550 kilo azpitiko txapela Beti-Gazte taldeak eraman zuen.

 

Nafarroako Sokatira Txapelketa 2017. 3º Jardunaldia

Larunbatean, azaroak 11, txapelketako hirugarren saioa jokatu zen Lakuntzan. Larunbateko jardunaldian 600 kilo azpitiko gizonezko taldeek eta 550 kilo azpitiko talde mistoek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

600 KILO (Gizonezkoak 8x8)

1.- BETI-GAZTE                     3 puntu                                   

2.- BERRIOZAR                     2 puntu                                  

3.- ANTSOAIN                        1 puntu                                   

 

 

550 KILO (Mistoak 8x8)

1.- BETI-GAZTE                     5 puntu                                  

2.- BERRIOZAR “A”               4 puntu                                  

3.- BERRIOZAR “B”               3 puntu                                  

4.- ANTSOAIN “B”                  2 puntu

5.- ANTSOAIN “A”                  1 puntu

 

Datorren azaroaren 18an,  pisu hauetako bigarren jardunaldiak jokatuko dira Lesakako pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

 

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

Azaroaren 12an, igandea, eguerdiko 13:00etan jokatu zen Aldatzeko pilotalekuan.

Moztu beharreko enborrak: Hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako.

Emaitzak:

Txapelduna: Luis Mª Txapartegi (Gipuzkoa)                           13:18.50

Bigarrena: Iban Resano (Dorrao, Nafarroa)                             13:40.32

Hirugarrena: Eloy Corchero (Araba)                                        16:40.34

Laugarrena: Asier Pellejero (Areso, Nafarroa)                       16:40.37

Bosgarrena: Jokin Alkizalete (Asteasu, Gipuzkoa)                  16:55.70

Seigarrena: Jon Telletxea (Beintza Labaien, Nafarroa)            17:16.19

 

Oharrak:

-         Lehen lau sailkatuak mailaz igo dira, heldu den urtean bigarren mailan hartuko dute parte.

Nafarroako Sokatira Txapelketa 2017. 2. Jardunaldia

Larunbatean, azaroak 4, txapelketako bigarren saioa jokatu zen Berriozarren. Larunbateko jardunaldian 640 kilo azpitiko gizonezko taldeek eta 375 kilo azpitiko emakumezko taldeek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

640 KILO (Gizonezkoak 8x8) – Bigarren jardunaldia     SAILKAPEN OROKORRA

1.- BETI-GAZTE                     3 puntu                                    Txapeldunak: BETI-GAZTE (6 puntu)

2.- BERRIOZAR                     2 puntu                                      Bigarrenak: BERRIOZAR (4 puntu)

3.- ANTSOAIN                       1 puntu                                    Hirugarrenak: ANTSOAIN (2 puntu)

 

Beraz, ikusiko duzuenez, jokatu beharreko bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, 640 kiloko txapela Beti-Gaztek irabazi zuen.

 

375 KILO (Emakumezkoak 6x6) – Bigarren jardunaldia            SAILKAPEN OROKORRA

1.- TXANTREA                        4 puntu                                    Txapeldunak: TXANTREA (8 puntu)

2.- BERRIOZAR                      3 puntu                                     Bigarrenak: BERRIOZAR (5,5 puntu)

3.- BETI-GAZTE                     2 puntu                                     Hirugarrenak: BETI-GAZTE (4,5 puntu )

4.- ANTSOAIN                        1 puntu

 

Bi jardunaldietako puntuak batu ondoren, 375 kilo azpitiko txapela Txantrea taldeak eraman zuen.

 

Datorren larunbatean, azaroak 11,  gizonezkoen 600 kiloko eta talde mistoen 550 kiloko lehen jardunaldiak jokatuko dira Lakuntzako pilotalekuan, goizeko 12:00etatik aurrera.

 

 

Nafarroako Sokatira Txapelketa 2017. 1º Jardunaldia

Atzo, urriak 29, eman zitzaion hasiera txapelketari Arbizun. Atzoko jardunaldian 640 kilo azpitiko gizonezko taldeek eta 375 kilo azpitiko emakumezkoek hartu zuten parte.

 

Emaitzak:

 

640 KILO (Gizonezkoak 8x8) – Lehen jardunaldia

1.- BETI GAZTE          3 puntu

2.- BERRIOZAR          2 puntu

3.- ANTSOAIN             1 puntu

 

375 KILO (Emakumezkoak 6x6) – Lehen jardunaldia

1.- TXANTREA            4 puntu

2.- BERRIOZAR        2,5 puntu

3.- BETI-GAZTE        2,5 puntu

4.- ANTSOAIN              1 puntu

 

 

Datorren azaroaren 4ean,  pisu hauetako bigarren jardunaldiak jokatuko dira Berriozarreko pilotaleku berrian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoa 2017

Atzo jokatu zen, urriaren 22an, Berako Altzate Pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan. Bosgarren aldia da txapelketa hau antolatzen dena.

Lana:   Etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 10 ebaketa

Emaitzak:

1º Mikel Eugi (Beunza) eta Itxaso Onsalo (Areso)                            4:24.67

2º Josetxo Barberena (Iraizoz) eta Ainhoa Iraizoz (Eltso)                5:26.91

3º Xabier Urrutia (Arraiotz) eta Nerea Sorondo (Bera)                      5:39.56

4º Imanol Kañamares (Arostegi) eta June Etxeberria (Txantrea)    5:44.79

5º Oier Kañamares (Arostegi) eta Irune Izkue (Elgorriaga)             5:57.97

6º Iosu Huarte (Berriozar) eta Uxue Rodriguez (Txantrea)               8:00.31

7º Endika Garay eta Irune Biurrun (Antsoain)                                   8:07.77

8º Alis Alonso eta Jone Hualde (Txantrea)                                        8:14.65                      

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación